EUSKAL KULTURA
«Bertsolari» filma Stanford Unibertsitatean izango da ikusgai
Zinemak euskal kultura munduan zehar ezagutzeko balio du. Oraingo honetan Asier Altunaren «Bertsolari» filmari egokitu zaio itsasoaren beste aldera salto egitea. Arratsalde honetan Kaliforniako Stanford Unibertsitatean proiektatuko dute, irailean San Frantziskoko Latino Film jaialdian aurkeztu eta arrakasta izugarria izan ostean. Pelikulak euskal kulturarentzat bertsolaritzak duen garrantzia azpimarratzen du eta, era berean, munduan zehar dauden ahozko ohiturekin alderatzen du.