GARA > Idatzia > Kultura

EUSKALGINTZA

Arabako bertso-eskolen 30. urteurrena jardunaldi bereziekin ospatuko dute

Arabako bertso-eskolek 30 urte betetzen dituzte eta ordutik herrialdean bertsogintzaren eta euskararen sustapenean egin dituzten aurrerakuntzak aztertzeko helburuarekin «De repente... bertsoa!» jardunaldiak prestatu dituzte. Gaur bertan Gasteizko Montehermoso kulturunean Andoni Egañak eta Xabier Payak eskainiko dute hitzaldi bana. Azaroaren 29an Jon Sarasua eta Jon Maia arituko dira hiriko Goiuri jauregian. Jardunaldi bakoitza borobiltzeko mahai-inguruak antolatu dituzte. Jardunaldi hauetan parte hartzen duten Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleek kreditu erdia eskuratuko dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo