GARA > Idatzia > Euskal Herria

Jean-Marie Saint-Pee aske geratu da eta ongietorria egingo diote larunbatean

GARA | BAIONA

Jean-Marie Saint-Pee Lako aske geratu zen herenegun, Mont-de-Marsan-eko kartzelan zortzi urte eta erdi egin ostean. 2004ko apirilaren 4an atxilotu zuten bere etxean, eta geroztik espetxean eman ditu urteok.

Euskal presoaren askatasuna ospatzeko, ongietorria eginen diote larunbatean, Eiheralarren. Eguerdiko hamabietan hasiko da ekitaldi politikoa herriko plazan. Ondotik, «zintzur bustitze alaitua» eginen dute Eiheralarreko kaleetan zehar. 13.30ean omenezko bazkaria izanen da Xoko Goxoa ostatuan, Kantuz taldeak girotua.

Herrira mugimenduak Jean-Marie Saint-Peeren askapenagatik poza agertu du medioei bidalitako prentsa ohar baten bidez.

Asteartean ere, bestalde, 125 lagun bildu ziren Bilboko Arriagan presoen alde, eta gauza bera egin zuten 28 lagun Sarrigurenen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo