GARA > Idatzia > Kultura

NOBEL SARIA

83 urteko Imre Kerteszek idazteari utziko diola iragarri du

Imre Kerteszek, 2002an Literatura Nobel saria jaso zuen Hungariako idazleak, lanbidea utziko duela iragarri du «Der Spiegel» aldizkarian. 83 urteko idazleak Auschwitz eta Buchenwaldeko kontzentrazio esparruetan bizitakoen ondoren, Holokaustoari buruz idatzi izan du beti. Saria eskuratu eta hiru urtera idatzi zuen bere lanik ospetsuena, «Zoririk ez». Orain dioenez, bere «zoria aldaezina» da, eta Holokaustoarekin harremana duen dena idatzi duenez, ez du gehiago idatzi nahi.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo