ARgia | Pello Zubiria 2012/11/15
Erreferendumik gabeko kantzerra
2009. Boluntario batzuek sukaldeko txerrijana nola konpost bihurtu daitekeen erakusten duten bitartean, pare batek sinadurak biltzen laguntzen diote Erraustegiaren Kontrako Plataformen Gipuzkoako Koordinadorako emakumeari. Espres etorria da, Eusko Legebiltzarrean onartuak izan daitezen sinadurek kontrol zorrotza gainditu behar dutelako.
Bikote hori hurbildu da, larunbat eguartez erosketak eginez paseatzera atereak, aiton-amontzeko adinekoak. «Zubietan intzineradora egin baino lehen herritarroi galdetu diezaguten eskatzen dugu, erreferendumaren aldeko firma bilketan ari gara». Senarrak garbi eten du: «Nik ez dut sinatuko, ni intzineradoraren alde nago». Emazteak begiratu dio: «Orduan kantzerra ere zuretzat!». Eta firmatu du. Minbizia pasa berria da. Emaztea alegia.