GARA > Idatzia > Kultura

KALERATU BERRIAK

Eszenaz eszena, bizitzaren lezioak ikasten

p054_f03.jpg

Carmen Arrazola idazleak eta Maitane Bernardo ilustratzaileak bien trebetasunak elkartu dituzte «Ireneren Unibertsoa» liburuan. Bi hizkuntzatan dago eskuragarri; euskaraz eta gaztelaniaz, eta lau eta hamar urte arteko haurrentzako pentsatuta egin dute. Hala ere, irakurketa behar bezala egiteko ezinbestekoa da helduen laguntza. Izan ere, «aulki txikien iraultza» proposatzen dute liburu honekin. Egunerokotasunarekin lotutako 15 eszenaren bidez helduek istorioak kontatu beharko dizkiote haurrari, eta honek entzundakoarekin ikasi egingo du. Amaieran gida didaktiko bat du liburuak istorioan zehar planteatzen diren galderei erantzuna emateko eta haurraren eta helduaren arteko elkarrizketa bideratzeko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo