GARA > Idatzia > Kultura

(Sentimenduz) jositako hitzak

p054_f04.jpg

Altsasuko poetak aurrerapauso bat eman du liburu honetan. Aurretik idatzitako «Mugarri estaliak» (2000), «Spam poemak» (2004), «Bala hutsak» (2006) eta «Souvenirs» (2008) poema liburuen ostean, bertan esandakoak eta ez esandakoak aztertzen ditu eta horien arteko kontrasteei buruz idatzi du «Urtebetetze festa» liburuan. Polisemiaz eta ironiaz beteriko mezu irekiak botatzen dizkio irakurleari morfologikoki ohiko poesiaren itxuratik aldenduz. 58 poemaz osatuta dago, denak orrialde bakarrean sartzen direnak. Laburrenak, ordea, lerro eta erdi besterik ez du okupatzen, baina hitz gutxi horiekin nahikoa zaio Suarezi esan nahi duena adierazteko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo