Indarkeria matxistaren kontra, zortziko txikian
Kultura kontzientziak astintzeko tresna baliagarria da, horrenbestez, sormena bera da gertaera batzuen inguruan ahotsa goratzeko ahalmena duena. Publikoari oholtzatik zuzentzera ohituak, gaurkotasunaz aritzen dira bertsotan Onintza Enbeita, Uxue Alberdi eta Ainhoa Agirreazaldegi. Oraingoan, indarkeria matxistaz eta gizon-emakumeen arteko desberdintasunez jarduteko hartu dute hitza.
Oihane LARRETXEA
Sexuen arteko desberdintasunari dagokionez, bertsolaritza ez dela irla bat diote. Gizarteak zentzu horretan aurrerapausoak eman dituela onartzen duten arren, norabide horretan oraindik lana egiteko badela diote. Eta bertsolaritzan ere bai, berau gizartearen parte delako. «Gero eta normalagoa da andrazkoak plazan egotea, baina existitzen da emakume bertsolarien kolektibo hipotetiko hori», dio Onintza Enbeitak.
Emakumeek bertsotan duten gaitasuna inork ez du zalantzan jartzen, baina Ainhoa Agirreazaldegiren ustez, normalizazioak publikoaren eta norberaren begiradan egon beharko lukeen arren, oraindik ez da lortu. «Bertsolari batean pentsatzeko eskatuko baligute, askori gizonezko baten izena otuko litzaiguke», dio.
Hain zuzen atzo, Uxue Alberdi eta Alaia Martinekin batera hartu zuten parte Enbeitak eta Agirreazaldegik Gasteizeko Artium museoan egin zen «Beldur Barik» topaketan. Eudelek bultzatutako tailer eta ekintza ezberdinen bitartez, helburua euskal gazteria emakumeen indarkeriaren aurka kontzientziatzea da, honen aurrean jarrera aktiboa har dezaten.
Gaurko egunetara iristea posible izan da, neurri handi batean, beraien iritziz, aurretik pertsona «ausartak» egon zirelako. Hobe esanda, emakume ausartak. Eta hor kokatzen dituzte Arantxa Zuloidi eta Kristina Mardarasen kasuak. Azken honek 1986ko txapelketan parte hartu zuen, «pentsaezina zenean». Orain 30 eta 35 urte inguru dituztenek garai berean egin zuten salto oholtzara, Enbeitaren esanetan, «bertsolaritzaren boom-a egon zenean». Plazetan lekua hartu ostean, ezinbestean euren baitan hausnarketa batzuk egin dituztela onartu du. «Hemen gaude baina, zertarako? zein da gure lekua? Horrek ahalbidetu behar digu jarrerak aldatzea eta begiak zabaltzea, bai guk geuk, baita bertsolaritzaren inguruan dauden guztiek».
Mikrofonoa eraginkorra izan daiteke ondo erabiliz gero, eta, alde horretatik, galdera nagusia da zer den eurek agertokitik egin dezaketena indarkeria matxistaren aurka. Lehendabizikoa kontzientzia piztea dela esan dute aho batez. Puntu honetan, Alberdik kritikatu du askotan jartzen dutela indarkeriaren gaia, baina kasu gehienetan emakumeei eskatzen zaiela, «nahiz eta gai sozialak izan, beraz, denon ardurakoak. Badirudi kontu batzuk emakumearenak direla eta beste batzuk unibertsalak; hau da, gizonezkoen mundua unibertsala den bitartean, emakumeen kontuak emakumeenak direla».
Bertsolaritzari esker, feministak egin direla aipatzen dute, halaber, denek; «barruan txoke asko sentitu ditugulako». Bertsolaritzak berak eurengan ispilu lana egin duela uste du Agirreazaldegik. «Akaso, horregatik sentitu dugu halako gaiak jorratzeko beharra, eta landu behar horretan egin dezakeguna da hori boz gora esan, ahal badugu umorez. Uste dut lagungarria izan daitekeela. Gu ez gara politikariak, ezta gizarte langileak -azaldu du-, eta badago, dudarik gabe, genero indarkerian aditua den jendea. Ez gara hor sartuko, baina kulturatik lana egin daiteke».
Inprobisazioan oinarritzen denez, Alberdik uste du ezin direla oso mezu berritzaileak eta sakonak zabaldu, baina gaia aipatzea ez dela inoiz soberan egongo. Halaber, honek etxean aurrelanketa eskatzen duela dio, eta hausnartzea eskatzen duela indarkeria matxista nola tratatu nahi den eta zein den zabaldu nahi den mezua ondorioztatzeko.
Bestetik, oholtza batera ateratzea boteretze ariketa bat dela dio, norberaren beldurrei aurre egitea eskatzen duen ariketa. «Zure ahotsa publiko egitea, zentroan jarri eta iritzia ematea, finean iritzia emateak dakartzan erantzunei aurre egitea». Eta zergatik ematen du horrek beldurra? Alberdiren ustez, emakumeak tradizionalki ez direlako horretarako heziak izan.
Bertsolaritza munduan gizonezkoen aldetik jaso duten babesaz eta laguntzaz galdetuta, Agirreazaldegik dio bi aldeen elkarlana ezinbestekoa izan dela, baina hala ere, eta beste sexuak egin dituen urratsak gutxiesteko asmorik gabe, bere iritziz, askotan «loratu egiten ditugu berez normalak beharko luketen keinuak. Ikasten ari eta lanak ondo egiten dituen haurra saritu behar da, edo agian ez, hori delako bere egitekoa?», galdegin du. Eta gaineratu du: «Badirudi hainbat pausok ez dutela halako onespenik gizonen ahotsetik atera arte. Begirada beraiengan jartzen dugu, eta emakumeak ez dira era berean errekonozitzen. Gizonezkoek guri bere munduan egin digute lekua, baina beraien mundua zenbat aldatu dute?». Hor utzi du galdera Ainhoak.
Gakoa norberarengan dago
Indarkeria matxistaz hitz egiten jarraitu dugu, baina dagoeneko oholtzatik at. Heziketa, kontzientziazioa eta erreakzionatzeko gaitasuna behin eta berriz aipatzen diren kontzeptuak dira. Eta aho batez nabarmendu dute indarkeria matxistan abusu subliminal asko daudela, «mikromatxismoak», Agirreazaldegiren hitzetan. «Zapalkuntza fisikoa da nabarmenena -dio-, baina horretara iritsi aurretik horretara eraman duten beste pauso asko daude». Enbeitak, adibidez, itxura fisikoarekin lotutako presioa aipatu du, emakumea kanon askoren menpe bizi delako, eta bestearen parametroetara egokitzen den itxura fisikoa eskuratzeko bidean autoestimua eta bere buruarekiko konfiantza galtzen dituela uste du.
Emakumeak begirada bere buruarengan jarri behar duela diote, hiru bertsolarien iritziz, hori da gakoa. Honen harira, anekdota bat oroitu du Agirreazaldegik. «Orain dela gutxi 40 urte bete dira Uruguaiko errugbi talde batek Andeetan hegazkin istripua izan zuela eta bizirik atera zenetako bati elkarrizketa egin zioten. Kontatu zuen aldaketarik handiena hamargarren egunean heldu zela, erreskate taldeek bilaketa lanak utzi zituztenean. `Nola da posible hori?', galdegin zioten orduan bizirik atera ziren besteek. `Hemendik aurrera gakoa geure baitan egongo delako, ez kanpokoengan'. Aurrera ateratzeko oso erabaki gogorrak hartu zituzten, baina oso metafora interesgarria iruditu zitzaidan». Hala, aldaketak gugan daudela iritzi du, ez hainbeste besteengan: «Horregatik, ezin gara besteek zer egingo duten zain egon», ondorioztatu du.
Varios centenares de mujeres participaron ayer en la XIII Marcha de Barakaldo a Sestado, convocada por todos los grupos de mujeres de Ezkerraldea y Meatzaldea con motivo del Día Internacional contra la Violencia a las Mujeres para reclamar a las instituciones medidas y recursos para luchar contra la violencia sexista. En la marcha se denunció que «los malos tratos y la violencia sexista son consecuencia de las situaciones de desigualdad y discriminación que vivimos las mujeres en todos los espacios de la sociedad». Además, recordaron que este año en Euskal Herria han muerto dos mujeres por la violencia sexista y que en Bizkaia en 2011 se presentaron 2.156 denuncias, un 13,3% más que el año anterior.
El Ararteko, Iñigo Lamarca, por su parte, opinó que las herramientas que existen para luchar contra la violencia sexista no son suficientemente efectivas para erradicarla, por lo que propuso una revisión crítica por parte de las administraciones públicas, el Parlamento de Gasteiz y los órganos judiciales. Lamarca considera, en un manifiesto hecho público ayer, que mientras siga habiendo mujeres muertas por la violencia sexista, se estará poniendo de manifiesto «un profundo y grave fallo en el funcionamiento institucional y una quiebra de las bases de la convivencia» y añadió que ambas cuestiones merecen una reflexión amplia. GARA