GARA > Idatzia > Ekonomia

Sakanako «ideia burrunbak» krisia gainditzeko ekarpenak egin ditu

Sakantzen sareak antolatuta, ekimen berritzailea garatu zuten atzo eskualdeko hainbat herritan; «brainstorming» baten bitartez krisialdi ekonomikoa gainditzeko bideak azaleratzea izan zuten helburu eta, antolatzaileen esanetan, emaitza oso baikorra izan zen. Sakanako baliabideak oinarri hartuta, negozio aukera ugari identifikatu zituzten, gehienak turismoarekin lotuta. Datozen hilabeteetan ideiak proiektu zehatz bihurtzeari ekingo dio sareak.

p025_f01.jpg

Iraia OIARZABAL | DONOSTIA

Krisi ekonomikoari ezohiko irtenbidea eman nahi diote Sakanako herritarrek. Horregatik, Sakantzen sarearen bitartez, hainbat hilabete daramatzate langabeziak kolpatutako eskualde hau berpiztu eta egoerari nola aurre egin aztertzen. Atzo, 150 bat lagun bildu ziren Sakanako herri ezberdinetan «brainstorming» edo «ideia burrunba» baten bitartez jarduera ekonomiko berriak garatzeko ekarpenak egiteko asmoz, eta, antolatzaileen hitzetan, emaitza «ezin positiboagoa» izan da.

Jardunaldiok Irurtzun, Irañeta, Uharte Arakil, Lakuntza, Arbizu, Etxarri Aranatz, Bakaiku, Iturmendi, Urdiain, Altsasu, Olazti eta Ziordian egin zituzten. Parte hartzaileen profilari dagokionez, aniztasun handia dagoela nabarmendu zuen Jon Etxeberria Sakantzen sareko kideak. Izan ere, eskualdean langabezia handia den arren, sarea, langabeez gain, lanpostu bat izanda ere Sakanari etorkizun bat eman nahian egitasmo berriak garatzera animatu den jendeak ere osatzen du.

Krisiaren ondorioz Sakanako industriak beherakada nabarmena izan du eta asko dira itxitako enpresak. Horregatik, egoera iraultzeko tresnak eta proiektuak herritik etorri behar direla uste du Etxeberriak, eta horretarako ekintzailetasuna indartzea ezinbestekoa dela nabarmendu zuen.

Proiektu zehatzak

«`Sakana' marka moduan sortzea»; horixe da atzo ateratako ondorio nagusia, Etxeberriak azaldu zuenez. Krisiari eskualde gisa erantzun bateratu bat ematea dute helburu eta, bide horretan, herri bakoitzak lana bere aldetik egin beharrean, Sakana erdigune izango duen proiektuak abiatzeari ekin diote.

Ugariak izan ziren atzo argitara ateratako ideiak eta oraindik sakonean aztertu eta findu behar diren arren, gehienak gauzagarriak direlakoan daude. Eskualdeko lehengaiak eta turismoa dituzte ardatz egitasmo gehienek. Esaterako, «Patxaranaren ibilbidea» osatzea proposatu zuten. Sakanan patxarana egiteko dagoen ohiturari erantzunez, ezagutza hori enpresa bat sortzeko baliatu eta ibilbide turistiko bat garatzea izango litzateke ekimenaren helburu nagusia.

Bestetik, krisia dela-eta hutsik gelditu diren enpresei erabilera emateko bideak hausnartu zituzten. Adibidez, eskualdeko ekintzaileei alokatzea otu zitzaien, euren proiektuak abiatzeko «hasierako espazio» gisa.

«Orain arte industriaz bizi izan gara, eta orain enpresa pila bat ixtean Sakanak ikusten du turismoan lan asko egin daitekeela», baieztatu zuen Etxeberriak. Zentzu horretan, eskualdeak dituen baliabide naturalei zukua ateraz jarduera turistikoa indartuko duen enpresa bat sortzea proposatu zuten. Auzolanean, aurrerantzean mamitzen joango diren proiektuen lehen harria jarri zuten atzo.

kolektibititea

Bertako baserritarren produktuak eskainiko dituen denda komunitarioa edota eskualdean dauden zurgin, iturgin edota elektrikariek osatutako «profesionalen funtsa» eratu nahi dituzte Sakanan.

Los ERE aprobados en el Estado español suben un 70%

Los expedientes de regulación de empleo (ERE) siguen al alza en un Estado español fuertemente azotado por el desempleo. De hecho, los ERE experimentaron un aumento del 70,3% en los nueve primeros meses del año frente al mismo periodo de 2011 y ascendieron a 23.978, de los que 1.971 se registraron en el mes de setiembre, un 7,3% menos que en agosto. Los trabajadores afectados por los ERE hasta setiembre ascendieron a 332.842, el 53,5% más que hace un año, de los que el 63,9% se vio afectado por suspensiones de contratos, el 19,2% por reducciones de jornada y el 16,8% por despidos.

El creciente número de ERE también afecta a Hego Euskal Herria, donde esta semana se ha tenido conocimiento de nuevos expedientes. Compañías de peso como Gamesa, AENA, Bridgestone, Guardian Llodio o Cie Automotive han presentado expedientes de regulación. En el caso de los ERE de extinción, afectarán a 368 trabajadores en Gamesa, 216 en Bridgetone, 139 en Guardian Llodio y 132 en AENA. La empresa Cie Automotive de Legazpi, por su parte, aprobó un ERE de suspensión el pasado mes de octubre que afecta a 244 trabajadores. También una de las más fuertes empresas de la industria vasca, CAF, estudia la aplicación un ERE de suspensión que podría afectar a entre 300 y 350 trabajadores en el primer semestre de 2013. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo