GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

Sokatira

Abadiñoko taldeak kostata eraman du denboraldiko lehen txapela

J.L.

Abadiño B taldeak eraman zuen herenegun Goma Gaineko Lauko Txapelketako lehenengo txapela. Berdeek 320 kilokoan nagusitu ziren. Garaipena erdiesteko faboritoak ziren, eta ez zuten hutsik egin, nahiz eta Sokarrik estutu zituen.

Bigarren postua, berriz, Sokarrirentzat izan zen. Oso lan ona egin zuen, baina ezin izan zuen nahi zuena lortu. Podiuma Ibarrako taldeak osatu zuen.

Laugarren posturako, berriz, kitarakoa jokatu behar izan zuten Ibarra B eta Abadiño A taldeek, eta gipuzkoarrek irabazi zuten, laugarren postua eskuratuz. Azkeneko lekuan Ezpeletako Ñapurrak taldea geratu zen, tiraldirik irabazi gabe.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo