GARA > Idatzia > Kultura

«Azula», Mikel Urdangarinek distantzia laburrean idatzitako zortzi kanta

Hamabigarren disko honetan Mikel Urdangarinek bestelako soinua lortu nahi izan du Koldo Uriarte eta Angel Celada musikarien laguntzaz. Egiazko «freskotasuna» eskuratu nahian, hirurek batera eta asteburu bakar batean grabatu zituzten diskoko zortzi kantak. «Intentsitateak eta hauskortasunak» markatutako lan berri honek «Azula» kanta du bihotza: «Azula zen nire kolorerik gustukoena nerabezaroan. Besterik ez. Ondo sentiarazten ninduen, lasai».

p047_f01_204x145.jpg

Alvaro HILARIO | BILBO

Gasteiztik etorri zitzaigun Mikel Urdangarin bere azken lana, «Azula», aurkeztera. Grisek eta beltzek tindaturiko egunak ia ez zuen urdin ukiturik izan, Altube gainetik pasatzen ari zela zabaldu zen hiruzpalau minutuko lapsusa izan ezik, diskoaren edozein kantak besteko tartea.

Egonezinak, ziurtasun falta, nerabezaroko ohiko bidaideak dira, Mikelek urdinari esker uxatzen zituenak: «Egun, familiaren eta lagun-minen konpainiak laguntzen nau barne ikarak baretzen, betiko galdera errepikakorrak erantzuten, baina ez guztiz. Zer edo zer falta da beti. Eta falta den hori kantuetan bilatzen saiatzen naiz aspaldi batetik hona», idatzi du Urdangarinek. Ez da harritzekoa, beraz, Mikelek diskoan «distantzia laburrean idatzitako kantak» aurkituko ditugula esatea.

Zortzi kanta ditugu, horien artean «Azula», diskoaren bihotza: «Idealizatuz eraikitzen dugu gure izaera eta bete egiten dugu gure bizitza. Pertsona bat ezagutzen dugunean, lan berri batean hastean...», esan zuen Urdangarinek kantaren mamiaz.

Gogoak, pertsonak

Antsietatearen kontra, deserriaren kontrako borroka gozo honetan ere lagun zintzoak izan ditu Mikelek: hiru dira, alde batetik, Unai Iturriagak idatzitako testuak («Euria ari du», «Han» eta «Andikona 1936»). «Euria ari du» kanta «pertsonaren berregiteaz» mintzo zaigu. «Andikona 1936»-k, berriz, Otxandioko bonbardaketa du hizpide, «memoria ezinbesteko ariketa» delako.

Bestalde, Angel Celada bateri-jotzailearen eta Koldo Uriarte piano-jotzailearen trebeziak jantzi dute lana musika arloan: «Formatu berria da hau. Aldaketa egin nahi izan dut, soinu ezberdina lortu», adierazi zuen Urdangarinek, Rafa Rueda edota Bingen Mendizabal faltan dituela onartuz. Soinua bestelakoa izatea ez ezik, oholetan «beste irudi» bat ere eman nahi du.

Diskoa asteburu bakar batean grabatu zuten, hirurak batuta: «Politagoa da era horretan grabatzea eta, bestalde, lortu nahi genuen egiazko freskotasuna dakar musika modu honetan grabatzeak».

Datorren urtean hasiko dira zuzeneko emanaldiekin, eta antzokietan arituko dira batez ere.

Melodías acústicas para fondos de piano y sintetizador

Hay discos de Mikel Urdangarin que aun sin escuchar su voz podrían ser identificados, pero el asunto cambia con «Azula», donde se mantienen las atmósferas, inherentes a la piel trémolo del cantante de Zornotza, pero con otras singularidades: la utilización de teclados, piano, sintetizadores y alguna programación. El cambio es notable, pero dudamos de que el seguidor de Urdangarin encuentre el viento frío y de cara, ya que la voz que traza las frases de poética melancolía mantiene sus formas intimistas, las inflexiones que le han acompañado desde sus inicios. Un recuerdo que hoy puede rescatarse con nostalgia dado el tiempo pasado (algo más de quince años), los conciertos vividos y los muchos títulos que han ido perfilando la amplia carrera de aquel joven que se presentaba a mediados de los noventa (al principio acompañado por la guitarra de Eñaut Elorrieta) con poco menos que una acústica y una paleta de canciones tan abruptas como estéticas. «Azula» es un notable álbum. Un trabajo de canciones donde el clima toma una importancia vital. Y no puede ser de otra forma cuando el piano o los sintetizadores (Koldo Uriarte) forman la cortina de fondo, con la batería de Ángel Celada marcando lo justo y tiñendo de ligero jazz algunos momentos. Todo suena sutil, de tarde crepuscular («Musa», «Oporton», «Euria ari da»), como un abrazo, y con «Ene mamu maitea» como la más dinámica y ágil. El disco se cierra con la belleza de una canción herida, «Andikona 1936». Josu Izarra concluye un diseño perfecto. P.C.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo