GARA > Idatzia > Euskal Herria

Kaleak hartu ditu sakabanaketarekin amaitzeko aldarriak

Sakabanaketarekin berehala amaitu beharra dagoela aldarrikatu zuten atzo herritarrek Euskal Herriko hamaika tokitan hilabeteko azken ostiralaren karietara egindako elkarretaratzeetan. Iruñean, errepide istripuetan hildako Sara Fernandez eta Karmele Solagurenen heriotzen urteurrenak gogoratu zituzten. Sakabanaketa presoen senitartekoei ezartzen zaien neurri krudela dela nabarmendu zuen Herrirak.

p016_f03.jpg

GARA |

Hilabete bakoitzeko azken ostiralean egin ohi diren elkarretaratzeetan sakabanaketarekin berehala amaitzeko beharra aldarrikatu zuten atzo euskal herritarrek. Herrira mugimenduak Iruñeko Merindadeen plazan, Gobernu espainolaren ordezkaritzaren aurrean, biltzeko deia egin zuen dispertsioak hil egiten duela salatzeko. Izan ere, duela bederatzi urteko azaroaren 29an eta duela zortzi urteko abenduaren 6an, Sara Fernandez eta Karmele Solagurenek errepide istripuak izan zituzten kartzelara bidean zihoazela, eta bien heriotzak gogoratu ohi dituzte data horietan Iruñerrian.

«Gaur, oraindik ere sakabanaketaren zamari aurre egin behar dioten milaka pertsona horiengan jarri nahi dugu arreta, bidaia amaiezinen, istripuen, diru-xahutze etengabearen zama astun horretan», nabarmendu zuen Herrira mugimenduko eledun Fran Baldak.

«Beste asteburu bat elurretan, izotzetan, arriskuan... Beste asteburu bat sakabanaketaren mende, eta, benetan diogu, oso gogorra da. Are gogorragoa egunotan, denon gogoan inoiz baino biziago ditugunean Sara Fernandez eta Karmele Solaguren, duela zenbait urte auto istripuetan hilak», gaineratu zuen Baldak.

Fernandez eta Solagurenen istripuetatik bederatzi eta zortzi urte pasa badira ere hurrenez hurren, presoen ingurukoen istripuak eguneroko ogia dira. Horietako azkena, duela bi aste izan zen. Tafallako hiru lagunek istripua izan zuten Leonen, Galiziara zihoazela Ines del Rio eta Josu Bravo bisitatzera. 2012ko hamahirugarren istripua izan zen.

Sara Fernandez omentzeko flash mob bat grabatu zuen ostegunean preso eta preso ohien ama talde batek sakabanaketarekin amaitzeko eskatuz. Ateak Ireki webguneak azaldu zuenez, «The Sound of Music» (Irribarreak eta malkoak) musikalaren bertsio berezia da eta aurki egongo da Interneten ikusgai.

Iruñeko Donibane auzoko Iñaki Etxeberria laguna Valdemoroko espetxera bisitatzera zihoan Sara Fernandez Alde Zaharreko biztanlea istripua izan zuenean. Istripu berean Izaskun Urkijok zauriak izan zituen eta Valladolideko erietxe batean ingresatu behar izan zuten.

Barañaingo Karmele Solagurenek, berriz, Alcala Meco espetxean Ekain Gerra semea bisitatu eta gero izan zuen istripua. Soriako probintziako errepide bakarti batean izotzak bidetik aterarazi zuen bere autoa. Ibilgailutik jaitsi zenean beste auto batek harrapatu zuen.

Neurri krudela

Sakabanaketa presoen senitartekoen kontra modu krudelean ezartzen den neurria dela nabarmendu zuen Herrirako kideak. «Sakabanaketak hamasei bizi eraman ditu dagoeneko, eta ehunka zauritu utzi ditu presoen senitarteko eta gertukoen artean. Aurten 40 euskal herritarrek izan dituzte auto istripuak maite dituztenak bisitatzera zihoazela. Biktimen artean adin txikiko bat baino gehiago dago: haietako bi ospitaleratu behar izan zituzten joan zen abuztuan, eta haien amak ere zauri larriak jasan zituen», gogoratu zuen Baldak.

«Presoen eskubideak urratu ez ezik, haien ingurune sozial eta afektibo osoari ere eragiten dio espetxe politikak. Horregatik, maitasun mezu bat helarazi nahi diegu, bihotzez, asteburu honetan bisita bat egin ahal izateko milaka kilometro egin beharko dituzten guztiei», nabarmendu zuten atzo iluntzean Euskal Herriko hamaika txokotan egin ziren elkarretaratzeetan.

Presoen senitartekoek pairatzen duten zigor gehigarriarekin ahalik eta lasterren amaitzea eskatu zuen Herrirak, sakabanaketa luzatzeak samina besterik ez baitu eragiten. «Sakabanaketak oinaze handia eragiten du gure gizartean, pertsona askoren giza eskubideak urratzen ditu. Gure ustez, presa handikoa da asteburuetako errusiar erruletarekin amaitzea; berandu gabiltza jada bakeari eta pertsona horien guztien giza eskubideen gaiari heltzen», adierazi zuen Baldak.

Helburu hori lortzeko ezinbestekotzat jo zuen Herrirak akordio sozial bat lortzea preso eta iheslarien egoera konpondu ahal izateko. «Gure ustez, akordio sozial horren lehen etapa pertsona guztien giza eskubideen defentsa da; bakerako bidean lehen geltokia ziurtatu behar dugu, gizarte guztiak ikus dezan egoera hobetu dela, oinarrizko eskubideak errespetatzen direla», nabarmendu zuen Baldak.

Iruñetik Bilbora

Ildo horretan, berebiziko garrantzia eman zion Herrirako eledunak urtarrilaren 12an Bilbon deitu duten mobilizazio orokorrari egun pairatzen den blokeo egoera gainditzeko. «Helburu garbi bat dugu: Bilboko kaleek nabarmen erakustea akordio zabal hori, sakabanaketari eta salbuespen neurri guztiei amaiera emateko borondatea», nabarmendu zuen Herrirako eledunak.

Bilboko hitzordua baino lehenago, Nafarroan beste batean parte hartzeko deia egin zuen Baldak. Manifestazioa izango da abenduaren 14an Iruñeko autobus geltoki zaharretik abiatuta eta «Sakabanaketak hil egiten du. Euskal presoak Euskal Herrira» lelopean.

Presoen senitartekoen egoera larria dela nabarmendu zuen Herrirak iluntzeko elkarretaratzeetan. «Herrira mugimendutik alerta deia egin behar dugu, presoen familiek etengabe jasaten duten arriskuaren aurrean. Presioa eta zigorra gero eta handiagoak dira, nekea ere bai, eta azken asteotan bi salaketa ezagutu ditugu. Biak ala biak oso larriak, senideen aurkako jazarpena agerian uzten dutenak: Enara Rodriguez hiltzeko ahalegina eta Izaro Arruarteren kontrako mehatxu eta presioak», nabarmendu zuten atzoko mobilizazioetan.

«Espainiako Gobernuaren jarrera probokazio hutsa eta egiazko arduragabekeria da. Probokazioa da, sakabanaketaren helburu bakarra egoera horretan daudenengan kalte, amorru eta ezintasun handiagoa sortzea delako. Eta arduragabekeria da, astebururo errepidean hildako gehiago izateko aukerak ugaltzen dituelako», erantsi zuten Herrirako eledunek mobilizazioetan.

Errezeta bikoitza

Gobernu espainolak mantentzen duen blokeo egoerari aurre egiteko Herrirak errezeta bikoitza proposatzen du. Alde batetik, akordio sozial zabal horri heltzea, salbuespen neurriak desagertzea eta presoen eta senide guztien giza eskubideak errespetatzea helburu.

Errezetaren bigarren osagaia akordio zabal hori kalean ikusaraztea da, hau da, gobernuek giza eskubideen arloan urratsak emateko eta bake prozesua bultzatzeko neurriak har ditzaten gizarte presioa areagotzea. Ildo horretan kokatzen du Herrirak urtarrilaren 12ko Bilboko mobilizazioa.

Durango

Bilboko mobilizazio orokorra bultzatzeko asmoz, hilaren 8an «lip dub» erraldoia grabatuko dute Durangon. Euskal jendarteari bertan parte hartzeko deia egin dio Herrira mugimenduak.

Herrira espera que todas las sensibilidades políticas estén el 12 de enero en Bilbo

Herrira anunció que está realizando una ronda de contactos para que todas las sensibilidades políticas y sindicales participen en la movilizacion que se celebrará el 12 de enero en Bilbo a favor de los derechos de los presos vascos. En una rueda de prensa celebrada en Donostia, los portavoces de Herrira Jon Garay y Amaia Esnal indicaron que creen que es posible que todas las sensibilidades estén presente en la movilización de Bilbo y recordaron que este grado de adhesión se logró en la manifestación celebrada en Baiona el 10 de noviembre.

Garay señaló que van a realizar una ronda de contactos con representantes de distintas sensibilidades políticas y sindicales, ya que consideran que existe un acuerdo básico entre la mayoría de los partidos vascos «en torno a los pasos que hay que dar de aquí en adelante». A su juicio, la movilización, que tendrá como lema «Giza eskubideak, irtenbidea, bakea. Euskal presoak Euskal Herrira», «tiene que reflejar a la sociedad vasca y, por ello, detrás de la pancarta tienen sitio todas las personas y todas las sensibilidades políticas».

Garay apuntó que su objetivo es crear puentes, «ya que es el momento adecuado para ello». En este sentido, mostró su preocupación porque «el tiempo pasa y no se hace nada para desbloquear la situación penitenciaria».

Los portavoces de Herrira destacaron que con la movilización del 12 de enero esperan conseguir «una demostración de fuerza clara para que los gobiernos comiencen a avanzar» y que sea la manifestación «más importante y más plural que se haya conocido». GARA

Miles de personas se movilizan en el último viernes de mes

Como último viernes de mes, durante la jornada de ayer se llevaron a cabo movilizaciones en la mayoría de pueblos y ciudades de nuestro país para reclamar que se respeten los derechos de las presas y presos políticos, que se ponga en libertad a quienes están enfermos y que todos sean repatriados.

Así se hizo en Mallabia (14 personas), Berriz (32), Antzuola (40), Uharte (21), Segura (60), Azpeitia (161), Lekeitio (127), Ondarroa (190), Oñati (90), Pasai Donibane (35), Mundaka (19), Getaria (47), Sondika (9), Idiazabal (43), Beasain (100), Lizarra (63), Zarautz (165), Deba (65), Galdakao (130), Legorreta (19), Ugao (45), Bergara (55), Barakaldo (120), Arrasate (350), Elgeta (25), Orio (39), Zaldibia (107), Etxalar (14), Aulesti (56), Pasai San Pedro (18), Santurtzi (128), Urduliz (15), Zeberio (39), Gares (20), Elizondo (40), Zizur (25), Albistur (30), Elgoibar (56), Soraluze (51), Sopuerta (41), Irurtzun 35), Olazti (34) y Hernani (300).

También hubo actos de este tipo en Iruñea (281), Agurain (54), Altsasu (45), Tafalla (40), Laudio (63), Sestao (47), Algorta (212), Itzubaltzeta (116), Errenteria (207), Bakio (26), Usurbil (116), Arraia-Maeztu (19), Zumaia (67), Etxarri Aranatz (78), Lazkao (72), Karrantza (35), Ermua (35) y Mendaro (14).

Y también en Maule (35), Uztaritze (18), Kanbo (22), Hendaia (42), Urruña (23), Azkaine (26), Senpere (25), Donibane Garazi (55), Larresoro (25), Donapaleu (28), Bidarte (16), Getaria (46), Larrabetzu (132), Lekunberri (18), Lizartza (39), Aduna (5), Alegia (14), Amezketa (15), Anoeta (37), Berrobi (10), Berastegi (34), Gaztelu (16), Ibarra (55), Tolosa (65), Villabona (65), Zizurkil (52), Altzo (31), Bidegoian (18); Muskiz (32), Abanto (20), Elorrio (103), Gernika (81), Busturia (27), Zornotza (81), Munitibar (40), Muxika (20), Mañaria (35), Erandio (62), Bermeo (55), Balmaseda (35), Otxandio (70), Iurreta (35), Mungia (50), Leioa (56), Arrigorriaga (46), Zaratamo (25), Lasarte (80) y Zamudio (20).

La lista continúa con Gasteiz (725), Donostia (250), Bilbo (90 ante Sabin Etxea y 200 ante el Arriaga), Sopela (65), Gatika (24), Irun (69), Barañain (100, con un recuerdo especial a la memoria de Karmele Solaguren), Urretxu-Zumarraga (95), Orozko (24), Etxebarria (31), Zaldibar (33), Abadiño (64), Lesaka (47), Irura (15), Leaburu-Txarama (13), Areso (20), Alonsotegi (31), Zegama (24), Irunberri (22), Eskoriatza (20) y Lezo (30).

El jueves, en Iruñea se concentraron 45 personas en Donibane, 42 en Iturrama y 46 en Txantrea; otras 85 en Burlata y 20 más en Antsoain. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo