GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

Sokatira Laukoa

Ibarrak eman du ezustea emakumezkoen mailan, Badaiotz taldea mendean hartuta

J.L.

Ibarrak eman zuen ezustea herenegun jokatu zen Euskal Herriko Lauko Txapelketan, Emakumezkoen 260 kilokoan. Dena dela, ez da Ibarrak Badaiotz mendean hartzen duen lehen aldia. Hiru jardunaldiko ligaxka jokatu behar dute, eta hau lehenengoa da.

Ibarrakoen atzetik, Badaiotz, Ibarra B eta Berriozar, bi hauek berdinduta, Bizindar A eta Bizindar B sailkatu ziren. Gauzak asko aldatzen ez badira, Ibarrako lehen taldearen eta Badaiotzen artean egongo da txapela. Bigarren jardunaldiak gauza asko argituko ditu; izan ere, gipuzkoarrek irabazten badute txapela poltsikoan izango dute eta galtzen badute, dena azken jardunaldian erabakiko da.

Mutiletan, 300 kiloko lehen jardunaldia jokatu zen. Hemen hiru multzotan banatuta lehiatu ziren, eta horrela arituko dira beste jardunaldi batean ere, gero bakoitzeko bi onenak sailkatuko dira finala jokatzeko.

Lehen multzoan Sokarrik irabazi zuen, eta bigarren postuan Amaiur sailkatu zen. Atzetik, berriz, Urruña, Ibarra A, Abadiño B eta Baigorri sailkatu ziren. Bigarren multzoko onena, berriz, Abadiño A izan zen, eta bigarren postuan Ibarra B sailkatu zen. Bi hauen atzetik, Berriozar. Basaburua-Imotz, Ñapurrak B eta 6 Conceyos sailkatu ziren.

Hirugarren multzoan, aldiz, Ñapurrak A izan zen onena, eta bigarren Berriozar A sailkatu zen. Atzetik, berriz, Sokarri A, Iparralde, Apurtuarte eta Txantrea geratu ziren. Asteburu honetako hiru irabazleak izango dira txapelketa honetako garaipena lortzeko faborito nagusiak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo