GARA > Idatzia > Euskal Herria

USURBIL

Udalbatzak Ramon Uribe presoaren aldeko mozioa onartu du

Bildu, Aralar, Hamaika Bat eta EAJko udal taldeen aldeko botoekin, eta PSEren abstentzioarekin, Usurbilgo udalbatzak herri batzarrak aurkeztutako mozioa onartu zuen atzo ez-ohiko bileran. Mozioan Gobernu espainolari presoen eta horien hurbilekoen giza eskubideak errespeta ditzala eskatzen diote, «Europako Giza Eskubideen Auzitegiak 2012ko uztailean emandako epaia bete dezala» 197/2006 doktrina indargabetuz eta Ramon Uribe aske utziz, «joan den abenduaren 3an zigorra bete zuelako, eta beraz, lege espainolek diotenaren arabera, kalean egon beharko lukeelako».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo