GARA > Idatzia > Kultura

DONOSTIA

Rufus Wainwright musikariak kontzertua eskainiko du Kursaalen

Rufus Wainwright Donostiako Kursaal Auditoriumean izango da bihar, bere azken lana aurkezten. «Out of the game» zazpigarren diskoa du ahotsa, pianoa eta gitarra abilezia handiz uztartzen dituen musikariak eta 2010ean hil zen bere amaren omenez egin duela aitortu du, bere jarraitzailerik sutsuena zelako eta bira berrian ere hura alboan izateko beharra sentitu duelako. Berarekin batera, Krystle Warren eta Adam Cohenek ere kontzertua eskainiko dute. Warrenek country, folk eta soul estiloak oinarrian izanda, jazzera bidean jartzen du bere musika. Cohenek, ordea, folk-pop poetikoari heltzen dio. Lehenengo kontzertua 20.00etan hasiko da, eta ordu erdi iraungo du. Bigarrena 20.40etik 21.00etara arituko da taula gainean, eta Wainwright-ek 21.20ean hasiko du emanaldia. Sarrerak 55,50 eta 11 euroan salduko dituzte.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo