GARA > Idatzia > Mundua

«Bopha» tifoiaren oihartzuna Dohako gailurreraino iritsi da

«Bopha» tifoiak Filipinetako hegoaldea suntsitu du. Atzo aditzera eman zituzten datuen arabera, 477 hildako eta 400 bat desagertu eragin ditu. Kaltetuak, berriz, 250.000 dira. Qatarko Doha hiriburuan ospatzen ari den klimaren gailurrean, Naderev Sano Filipinetako ordezkaritzaren buruak gertatutako tragediaz jabetzea eta berehalako neurriak hartzea eskatu die agintariei.

p024_f02.jpg

GARA | MANILA

«Bopha» aurtengoan Filipinetan izandako tifoirik larriena izan da. Haize boladak 200 kilometro ordutik gorakoak izan dira. Larrialdi zerbitzuen arduradunak, Ariel Bernardok, atzo azaldu zuenez, 477 gorpu aurkitu dituzte eta beste 400 pertsona desagertu daude. Kaltetuak, berriz, 250.000 dira.

Filipinetako Errepublika munduko hirugarren banana ekoizle handiena da. Baina, tifoiaren ondorioz, ekoizpenaren laurdena galdu du herrialdeak. Horrez gain, heriotza eragin dezakeen onddo baten hedapenaren beldur dira orain agintariak. «Gure ondasun guztiak galdu ditugu. Hildakoak besterik ez dira gelditu», esan zuen guztiz etsita Erinea Cantillak, tifoiak bere familiak Nueva Bataanetik gertu duen banana eta kakao plantazioa erabat suntsitu ostean. Senarrarekin, hiru semeekin eta biloba batekin bi egunez oinutsik ibili beharra izan du janari eta babesleku bila.

Bizirik ateratzea lortu duten askok beraien etxe izandakoen zaborren artean bilatzen jarraitzen zuten atzo, baliagarria izan daitekeen zerbait topatu nahian. Beste batzuk, berriz, desagertutako senide eta lagunak lokatzez betetako gorpuen artean bilatzen ari ziren. «Ziur nago astebete barru heriotzaren usainak hiritik alde egitera behartuko dituela», esan zuen saminduta sorospen lanetan parte hartzen ari den Francisco Macalipay soldaduak. Gobernuak jaki eta larrialdietarako materialez beteriko itsasontziak bidali ditu Mindanao uharteko ekialdeko kostaldera. «Bopha» tifoiak gogor jo du Filipinetako artxipelagoko bigarren uharte garrantzitsuena. Bertan 150.000 kaltetu daude, gehienak etorkinak. Nueva Bataanen eta Monkayon kokatuta dauden urre meategi txikietan lan egitera joandako etorkin txiroak dira -segurtasun baldintza oso kaskarretan egiten dute lan-. Tifoiak eragindako hildakoen erdia baino gehiago aipaturiko bi hiriotan hil dira. Manilako Gobernuak arriskutsuak izan zitezkeen eremuetan eraikitzea debekatu zuen arren, Mindanaoko agintariek baimenak ematen jarraitu zuten. Iaz, 1.200 pertsona hil ziren uharte berean «Washi» ekaitz tropikala dela-eta.

Testuinguru horretan, Doha Qatarko hiriburuan ospatzen ari den klimaren gailurrean, Filipinetako ordezkaritzaren arduradun Naderev Sanok mundu osoko agintariei «tragediaren tamainaz jabe daitezen» eskatu zien. «Gure eserlekuetan jarraitzen dugun bitartean, klima aldaketari aurre egiteko neurrietan ados jarri gabe jarraitzen dugun bitartean, Filipinetan hildako kopurua handituz doa», ohartarazi zuen. «Arren eskatzen dizuet atzerapen eta aitzakia gehiagorik ez egotea, bai behintzat Dohakoa gure borondate politikoa islatu zuen gailurra bezala gogoratu izan dadila nahi badugu», esan zuen.

Hitzak hitz, desadostasunak nagusi dira gailurrean. Adituen arabera, zaila izango da Kyotoko protokoloa baina harago joango den akordiorik lortzea. Gailurraren presidente Abdula bin Hamad al Atiyak parte hartzen ari diren herrialdeetako ministroei laguntza eskatu zien atzo desadostasunak konpontzeko.

Las autoridades filipinas temen ahora la propagación de epidemias

Las autoridades filipinas temen ahora la propagación de epidemias debido a la acumulación del agua, al calor y a la descomposición de los cuerpos. A esos tres factores se suma la dificultad para acceder a ciertas zonas, porque muchas carreteras seguían bloqueadas.

Según un recuento del Consejo Nacional de Prevención y Respuesta a los Desastres, el tifón ha destruido cinco puentes y nueve carreteras seguían siendo intransitables. El cómputo total de viviendas totalmente o parcialmente destruidas ascendía a 2.776 por lo que el Gobierno pidió la ayuda de la Organización Internacional de Migraciones, con sede en Suiza, para la construcción de albergues provisorios destinados a los supervivientes. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo