GARA > Idatzia > Eguneko gaiak

ESAN DIGUTE...

J.K. Rowlingen aurrerapena

J.K. Rowlingen «Eserleku hutsa» kaleratuko du Alberdania argitaletxeak hilaren 19an, gaztelerazko bertsioa plazaratuko den egun berean. «The Casual Vacancy» da Harry Potterren egileak helduentzat idatzi duen lehen eleberria eta ingelesez irailean atera zen. BBC telebista katea sail labur bat prestatzen ari da, gainera. Alberdianiako standean liburuaren aurrerapena dute. Koadernotxo baten itxura du, eta, hura liburu dendan aurkeztuz gero, Rowlingen liburua erosterakoan beherapen txiki bat egingo dizute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo