
FAN-ZONE
«TMEO» eta «La Gallina Vasca»
Bata «beteranoagoa» da -25 urte bete ditu aurten, ez da gauerdiko estula-, bestea gazteagoa, baina biak bate bestearen ondoan daude Azokan, komikiaren esparruan. Gasteizko «Tmeo» aldizkariaren zenbaki atzeratuak eros daitezke standean 2 euroan, baita mota desberdinetako argitalpenak ere, «100 portadas» kasu (3 euroan). «La Gallina Vasca»-ko standean ere ale zaharrak jarri dituzte salgai, baita «Zapla» fanzinea eta «Ekintza Zuzena» aldizkaria ere.