Espainiako Konstituzioaren eguna
«Bagoaz», nahia eta beharra, Durangoko martxa berdean
«Juridikoki independentziarako aukera formal guztiak beteta», eta «finean aukera demokratikoena» izanik, martxa berdeak Euskal Herriak independentzia aldarrikatzeko dituen arrazoi garrantzitsuenak errepasatu zituen atzo Durangon, Azokan aurkeztu duen liburuan oinarrituta, eta Independentistak sarearen «DNA bera» duen Assemblea Nacional Catalana elkartearen laguntzarekin. Mila arrazoi izanagatik, arrazoi nagusia «herriaren nahia» dela adierazi zuten Durangon.
Nerea GOTI | DURANGO
Espainiako Konstituzioa ospatzeko inposatutako jai egunean bertan, ohiko independentziaren aldeko jaia antolatu zuen Independentistak sareak Durangon, euskal kulturaren eraskuleiho den Liburu eta Disko Azokaren aurrean «Bagoaz» esateko. Aurtengo hitzorduan, Kataluniatik espresuki etorritako ordezkaritzaren elkartasuna izan zuen ekimenak. Izan ere, pasa den irailaren 11n Bartzelonako kaleak hartu zituen diada erraldoiaren antolatzaile izan zen Assemblea Nacional Catalana elkarteko ordezkaritza bat izan zen Durangon, euskal aldarriarekin bat egin, eta, Independentistak sarearen ondoan, mugimendu biek «DNA bera» dutela azaltzeko.
«Une berean sortuak», herri ekimen biek helburu bera dutela esan zuten katalanek: «Estatu propio baten eraikuntzaren aldeko gehiengo soziala» osatzea, hain zuzen ere. Asmo horretan sakonduta, «gizartearen gehiengoaren babesa transbertsalitatearen eta indar batuketaren bidez lortuko dugu», esan zuen Roser Loire Assemblea Nacional Catalanako ordezkariak. Katalanez eman eta Floren Aoizek itzuli zuen mezuan, helburua «demokrazian sakonduta eta borroka baketsuan» oinarritzen dutela esan zuen katalanak.
Aldarrikapena jai bilakatuta, goizean goizetik musikaren animazioa izan zen, zapi berdeen distiren artean. Txistulariak, trikitilariak, joaldunak, DJ Bull, Azpeititik eta Legazpitik etorritako elektrotxarangak, batukadak, kantu taldeak, dantzariak, bertsolariak eta kultura munduko hamaika adierazpen bildu ziren Landako eraikinaren aurrean arratsaldeko deialdi nagusiaren zain. Ordurako berdea zen nagusi independentisten ikur den izar berdea zerumugan erakusten zuen agertokiaren aurrean.
Ohiko martxa berdea 17.00ak aldera abiatu zen Durangoko hirigunerako bidea hartuta. «Independentzia» zioen pankarta berdea eramaten zutenen artean, aurpegi ezagun ugari ziren; besteak beste, Xabier Amuriza eta Iratxe Ibarra bertsolariak, Tutxi Ariznabarreta Independentistak sareko kidea, Juan Carlos Goienetxea Bermeoko alkate ohia edota Jose Mari Agirretxe Porrotx pailazoa.
Independentziaren aldeko leloa nagusiarekin batera, euskal presoen eskubideen aldeko oihuak ere sarri entzun ziren ibilbidean zehar, herriko alde zaharra gurutzatu eta Landako gunean bertan amaitu zen manifestazioan. Milaka lagunek hartu zuten parte, eta horren adierazle izan zen Landako etorbidea bera; izan ere, manifestariek norabideetako bat oso-osorik hartu zuten azokako eraikineraino bertaraino luzatu zen suge berde erraldoi baten gisa.
Ahalik eta parte hartzaile gehien biltzetik harago, halere, atzoko martxa berdearen helburu nagusia kalean «independentziaren nahia eta beharra» azaltzeko dagoen grinari bide ematea zen.
«Mila eta bat arrazoi»
«Bagoaz herri bat garelako, eta herri askea izan nahi dugulako. Bagoaz, halaber, euskaraz bizi nahi dugulako», azaldu zuten Independentistak sareko bozeramaileek euskara hutsez burutu zen ekitaldian. Rafa Rueda eta Jon Enbeitak gitarra hartuta kanta bat eskaini zuten eta Xabier Amuriza eta Iratxe Ibarrak bertso bana bota zuten agerraldiari sarrera emanez.
Atzokoan beste berrikuntza bat zekarren martxa berdeak, sareak liburua aurkeztu baitu azokan. «Bagoaz, hamaika arrazoi dauzkagulako» izenburua du lanak, eta, Ariznabarretak azaldu zuenez, auzolanean egindako lana da eta hainbat independentistazaleen hausnarketak biltzen ditue.
Esan zuenez, «arrazoi garrantzitsuena azkena jarri dugu, bagoaz joan nahi dugulako, independentzia nahi dugulako». Horren ondoren, honakoa galdetu zuen: «Ba aldago herri baten nahia baino arrazoi handiagorik?».
Arrazoien zerrenda amaigabean, independentzia «bideragarria, justua, solidarioa, aurrerakoia eta komenigarria» ere badela nabarmendu zuen sareko bozeramaileek, eta «mila arrazoi» badaude, «mila eta bat» daudela adierazi zuen, aurreko egunetan Gobernu espainolak iragarritako hezkuntza erreforma gogora ekarriz, euskal hezkuntza sistema propioari eraso egin eta euskara bera ere erasotzen duelako, Independentistak sareko kideak nabarmendutakoaren arabera.
«Egunetik egunera beraiek jartzen dizkiguten arrazoi gehiago daude», esan zuen, eta, gaineratu zuenez, «Madrilen dago independentistak sortzeko makinarik handiena».
«Eztabaidaren erdi-erdian»
Independentistak sareak dagoeneko eztabaida politikoaren erdian dagoen independentziaren aldeko mezuan sakondu nahi du. Horregatik, salgai dagoen liburuaren garrantzia nabarmendu zuten, eta lan hau apalategian utzi beharrean, «eskuz esku» igarotzera deitu zuten, baita herrietan zein lagun artean eztabaidatzera eta hausnarketa zabaltzera ere.
«Denok ari gara egunero independentziari buruz hitz egiten, gu eta eurek, hemen eta han» adierazi zuen Ariznabarretak, independentistak «ideien konfrontazioan» eta «borroka ideologikoan bete-betean sartuta» daudela nabarmentzeko. Testuinguru horretan, «liburuko arrazoiak lau haizetara zabaldu, eztabaidatu, landu eta sakontzera» gonbidatu zuen euskal gizartea.
Aurrera begirako erronken artean, azkenik, «bakoitzak konpromisoa hartu eta urratsak» ematera deitu zuten sareko ordezkariek, «indarrak bildu eta sare erraldoia aurrera eraman ahal izateko».
Madrilen «independentistak sortzeko makina» dagoela nabarmendu eta hezkuntza erreforma ekarri dute gogora erasoen azken adibide gisa. Egunero «bagoaz» esateko arrazoi gehiago daudela eta «juridikoki» aukera formalak badaudela azaldu dute.
A través de acciones y/o declaraciones, distintos agentes vascos plasmaron ayer su rechazo a la festividad de la Carta Magna española. Así, la izquierda abertzale destacó que «el marco emanado de la Constitución española ha fracasado; nuestro pueblo necesita construir el camino hacia la soberanía plena». Para ello, considera que «es más necesario que nunca llevar a cabo un ejercicio democrático que supere este marco de imposición». Y animó a «todos los agentes políticos, sociales y sindicales favorables al reconocimiento de Euskal Herria como nación y de la puesta en práctica de nuestro derecho a decidir» a alcanzar «un acuerdo básico» para materializar esa aspiración.
Por otro lado, cargos institucionales de Bildu realizaron labores habituales de cualquier jornada laboral, como también se hizo en el sindicato LAB.
Mientras, Ikasle Abertzaleak organizó «herri eskolak» y movilizaciones en capitales y pueblos. «Seguiremos construyendo Euskal Herria desde el ámbito educativo», resaltó.
Por su parte, EGI presentó la «Constitución Política de los Territorios Vascos Unidos de Euskadi». GARA
Josep Lluís Carod-Rovira pasó ayer por la Feria de Durango, donde fue entrevistado por Info7 Irratia. El exlíder de ERC y exvicepresidente de la Generalitat -que aprovechó para enviar «un saludo a mi amigo Arnaldo Otegi, que está en la cárcel»- ofreció su visión sobre el movimiento soberanista catalán y comentó los resultados de las elecciones, destacando que quienes defienden el derecho a decidir del pueblo catalán han logrado una amplia mayoría en el Parlament.
Cuestionado sobre la «alternativa» del federalismo que, en cierta medida, defiende ahora el PSC, Carod-Rovira destacó que «la Constitución española prohíbe la vía federalista», por lo que dijo no comprender que «haya quien se empecine en defender algo que nadie quiere en España». «No conozco a nadie en España que quiera federarse con Catalunya», insistió. Siguiendo esa línea, también comentó con cierta ironía: «No conozco a ningún español que esté en contra de la independencia de España». En su opinión, «no queda otra salida que la propia legalidad democrática», por lo que se mostró convencido de que el nuevo Gobierno catalán, con el apoyo de gran parte de la oposición, estará legitimado para convocar una consulta popular. «Y nadie entendería en Europa que no se permita al pueblo catalán ir a votar», advirtió. GARA