GARA > Idatzia > Euskal Herria

Herri politika berritzaileak abiatzeko mahai-ingurua Baionan

A.B. | BAIONA

«Espazioa, ondarea, eta bizimoduak» izenburuko mahai-ingurua iraganen da datorren abenduaren 18an Baionan. Baionako hiria, Kontseilu Nagusia eta Aturri-Euskal Kosta herri elkargoa egiturak batuko dituen bilgune horretan, datozen urteei begira Lapurdi iparraldean sortuko diren erronka nagusien gainean hausnartzen saiatuko dira.

Jean Rene Etxegarai Ipar SCOT egiturako lehendakariak datu esanguratsu bat mahai gainean jarri zuen erronka horiek definitzerakoan: «2025. urtea bitartean inguru honek 35.000 bizilagun gehiago jasoko ditu». Emendatze horrek tokiko antolaketan izango duen eragina kontuan hartu nahian, abian jarri beharko dituzten «politika publiko» berriak definitu nahi dituzte.

Eredu berriak asmatu

«Politika publiko zehatzik martxan jartzen ez badugu biztanleriaren emendatze horrek eragin latzak izango ditu gure lurraldean», esan zuen. Erronka nagusia, izan ere, hiriaren antolaketaren arloan izango dela uste du Henri Etxeto kontseilariak. «Urteetan garatu den hirigintza ereduaren bukaeran gaude», argitu zuen.

Mahai-inguruan tokiko hautetsi eta auzapez gehienek parte hartuko dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo