GARA > Idatzia > Kultura

Urteko azken literatur topaketak, asteartean, Bilboko Bidebarrieta liburutegian

p055_f02.jpg

GARA | BILBO

Bidebarrieta liburutegiak antolatzen dituen «Eztabaidak literaturarekin» topaketen urteko azken hitzordua izango da datorren asteartean, 19.30etik aurrera. Irakurleak idazleengana hurbiltzeko balio duen egitasmo honek bost urte betetzen ditu aurten. Txanda honetan, eztabaida Ramon Saizarbitoriaren eleberrien etikari eta estetikari erreparatuko diote. Horretarako, Saizarbitoria bera eta Mikel Hernandez Abaitua idazlea izango dira. Moderatzaile, aldiz, Jon Kortazar literatur kritikaria izango da.

Saizarbitoria euskaraz idatzitako literaturak eman duen idazle garrantzitsuenetakoa da. Gehien landu duen generoa eleberria bada ere -Txillardegirekin batera euskal eleberrigintza eraberritu zuen-, saiakera eta poesia ere idatzi ditu.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo