GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

Berria, Jon Ordoñez 2012/12/4

Erantzun bakarra

«Absurdoa litzateke pentsatzea konponbide bakarra presondegien bidez edo lehergailuak jarriz lor daitekeela», esan zuen atzo orrialde hauetan Pierre Tartakowski Frantziako Giza Eskubideen Ligako presidenteak, Euskal Herriaz ari zela. Urtebete baino gehiago pasa da ETAk borroka armatua behin betiko utzi zuenetik, eta Espainiaren espetxe politikak, aldatzen ez den bitartean, geroz eta gogorragoa dirudi.

Krudelkeriaren eskalak beste maila bat du atzoz geroztik. Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Parot doktrinagatik Espainia zigortu ondoren lehen aldiz, beste preso bati luzatu diote espetxe zigorra, eta noiz eta kalera atera behar zuen egunean jakinarazi diote. Ramon Uribek herrian behar zuen atzo hemezortzi urte kartzelan egon ostean, baina etorrerako bidaia behar zuenak, joan-etorriko milaka kilometroko bidaia izaten segituko du.

(...) badirudi Espainiak konponbiderik ere ez duela, edo ez duela nahi. Erantzuna du bakarra, eta horrekin mina emateko hamaika modu daudela garbi utzi dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo