GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

Argia, Miel Anjel Elustondo 2012/12/7

Don't disturb

«Werti erantzun bateratu bat eman behar zaiola uste dute eragileek eta alderdiek» irakurri dut egunkarian. Jakina, bada, bateratua, adostua, hitzartua, lotua, korapilatua, bihurritua. (...) Ondo pentsatuta egin behar dira, beti, gauzak lanak egitekoak alferrikakoak. Edo, Zuberoan argia piztu dadin egon gintezke zain. Itxaro dut jauna, itxaro dut, itxaro dut jauna... kantatzen dute oraindik mezatan. (...)

Eta erantzun bateratu hori eman bitartean, azterketatik analisira eta analisitik gogoetara, hartu zerbezatzarra eta futbolari begira jarri naiz, hankak zabal-zabalik, potrojorrarik jatorrenean, Bartzelonaren partiduari begira, kirol-prentsa leitzen nuen bitartean interneten. Kataluniakoa. Hantxe jakin dut, alderdi hartan ere hizpide izan dutela Wert, eragileek eta alderdiek erantzun batera eman zain gabe, erantzun dutela batzuek eta besteek. Pikutara bidali dutela Wert katalan askok. Hasteko, eskola eragileek. Zin dagit Jainkoaren aurrean apalik, Euzko lurganean zutunik, azaben gomutaz, Gernikako Arbolaren azpian, herri ordezkarion aitzinan, nire aginbidea ondo betetia zin dagit kirol-prentsan ikusi dudala irudia, irakurri dudala albistea.

Bartzelona futbol-taldeak ere agiria zabaldu du, katalanaren alde. Taldeko kapitainak ere idatzi du twitterren: «Wertgonya», lotsatik ari da, noski.

«Werti erantzun bateratu bat eman behar zaiola uste dute eragileek eta alderdiek».

Bai, baina ondo pentsatu ondoren, faborez.

Gogoetari leiho irekitzera noa neu ere, Xabier Leteren Canço a Catalunya hura entzunez.

Interneten dute eragileek eta alderdiek.

Erantzun bateratua eman bitartean entzun dezaten dezagun, betiere.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo