Mobilizazio ugari izan da ostiralean, presoen eskubideen alde
GARA |
Presoen eskubideen aldeko elkarretaratze andana egin zen ostiral gauean. Jendetsuenak, Gasteizen (428 lagun), Iruñean (310), Hernanin (200), Ondarroan (187) eta Usurbilen (174, «Parot doktrina» ezarri berri dioten Ramon Uribe bereziki gogoan zutelarik).
Horiez gain, 100 lagun elkartu zen Bilbon Sabin Etxearen aurrean, 156 Errenterian, 107 Lekeition, 42 Amaran, 37 Getarian, 40 Deban, 21 Mundakan, 53 Lizarran, 41 Bergaran, 27 Agurainen, 43 Ugaon, 29 Lizartzan, 45 Amurrion, 160 Zarautzen, 42 Tafallan, 51 Arbizun, 63 Algortan, 35 Berriozarren, 44 Soraluzen eta 30 Elizondon.
Ostegunekoei dagokienez, 68 bildu ziren Burlatako elkarretaratzean, 40 Eibarren, 23 Arrosadian, 60 Iruñeko Donibane auzoan, 54 Iturraman eta 57 Txantrean.