GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Italiak amildegirako bidea hartzea erabaki al du?

Italian bizi ez denarentzat ez da erraza suertatzen azken urteotan (edo hamarkadotan) bertan gertatzen ari dena ondo ulertzea. Izan ere, kanpotik ikusita, hainbat esparrutan munduarentzat eredu izan den herrialdeak, oraindik orain ekonomiarik garrantzitsuenetakoa eta hainbat kultur arlotan aitzindaria denak, amildegirako bidea hartzea erabaki duela ematen du. Herritarrek hautatu ez zuten teknokrata bat, Mario Monti alegia, herrialdeko gobernuburu izateak zer pentsatua eman beharko lieke italiarrei, urte luzez Silvio Berlusconi bezalako lotsabako bati agintea eman dieten herritarrei, baina, aldiz, azken egunotan jazotakoak muga guztiak gainditu dituela esan daiteke. Izan ere, Berlusconik berak heldu diren hauteskundeetan bere burua aurkeztuko duela iragarri du, eta bere alderdiak babesa kendu dio Montiri, hain zuzen, Berlusconik berak irekitako zuloak estaltzeko jarri zuten «teknokratari». Eta Montik, bere dimisioa aurkeztu du azkar baino azkarrago, bere erabakiarekin sekulako zalaparta sortuz, ez Italian bakarrik, baizik eta Europa osoan. Egonkortasuna topatu ezinik dabiltza italiarrak, eta, gainera, ematen du horrela eroso bizi direla.

Logikak esaten du heldu diren hauteskundeetan Berlusconi ez dela berriz ere garaile aterako, baina logika lekuz kanpo dago XXI. mendeko Italian, eta edozer gauza gerta daiteke.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo