GARA > Idatzia > Ekonomia

Gabonetako lansaria ordaintzeko izapideak abiatu dituela dio Lakuak

p023_f02.jpg

GARA | GASTEIZ

Lakuako Gobernuko langile publikoei Gabonetako aparteko lansaria ordaintzeko agindua emanda dagoela jakinarazi zuen atzo Patxi Lopezek. Zehazki, izapideak hasi dituztela eta eginbide informatikoak abiatzea falta dela adierazi zuen. Bitartean, gaur hasiko da Espainiako Auzitegi Konstituzionala Lopezek hartutako neurria aztertzen.

Atzokoa zen izapideak abian jartzeko azken eguna, abenduko nomina eta aparteko ordainsaria hilaren 20an jasotzen baitituzte Lakuako Gobernuan lan egiten duten 67.000 funtzionarioek. Lopezek ez du argitu zer gertatuko den Auzitegi Konstituzionalak neurri hori indargabetzea erabakiko balu.

ELA sindikatuak, ordea, lansaria ordaintzeko agindua oraindik ere sinatu gabe dagoela baieztatu zuen eta neurria benetan gauzatuko den zalantzan jarri zuen. Ildo horretan, aparteko lansaria ordaindua izan dadin eskatzeko eta sektore publikoan ezarri nahi diren murrizketen aurka protesta egiteko elkarretaratzea egin zuen Lakuako Gobernuaren aurrean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo