BILBO
Luis Gardek eta Ana Perezek irabazi dute Blas de Otero poesia saria
Luis Garde idazle nafarra izan da Blas de Otero-Bilboko Hiribildua Poesia Sariaren bosgarren edizioaren irabazlea, euskarazko atalean, «Maizter arrotza» lanari esker. Epaimahaiak aho batez hartu zuen erabakia, eta hala, Gardek 6.600 euro eskuratu ditu. Gaztelaniazko modalitatean, ordea, Ana Perez Cañamares kanariarrak izan da garaile, «Las sumas y los restos» poema bildumarekin. Gaztelaniazko 468 lan aurkeztu dituzte lehiaketara, eta euskaraz, berriz, 15.