GARA > Idatzia > Eguneko gaiak

Murala margotzen, dokumentalaren azken irudiak filmatzeko

Zumetak sormen prozesua aurrez aurre ikusteko aukera emango du

Margotzeko erabiltzen dituen prozedurak erakustea helburu duen dokumental baten harira sortu dute «200 X 133 Zumeta» erakusketa, Donostiako suhiltzaileen eraikin zaharrean. Espazioak, erakusleiho eta gogoetarako leku izateaz gain, sorkuntzarako parada ere emango du. Gaur bertan margolariak berak mural bat margotuko du zuzenean, eta hori izango da jendaurrean lan egiten duen bigarren aldia -lehena dokumentala grabatzean izan zen-.

p010_f01.jpg

Nagore BELASTEGI | DONOSTIA

Jose Luis Zumeta margolariaren lan prozesua bertatik bertara ezagutzeko aukera emango duen erakusketa prestatu dute Donostiako Easo kaleko suhiltzaileen eraikin zaharrean. Leku hori, gainera, udaberritik aurrera Donostia 2016 fundazioaren egoitza izango da. Izan ere, eraikinari eman nahi dioten izaera berriaren adierazle argia delako erabaki dute erakusketa bertan ikusgai jartzea.

Enara Goikoetxeak eta Monika Zumetak -artistaren alaba- bideratu dute erakusketa, duela lauzpabost urte abian jarri zuten proiektu bati amaiera emateko. Goikoetxeak azaldu zuenez, bien arteko harreman pertsonal baten ostean Jose Luis Zumetaren sorkuntza lanaren inguruko dokumental bat egiten hasi ziren. Krisi ekonomikoa hasi zenean garatzen ari ziren proiektu handia aurrera eramatea ezinezkoa zela ikusi zuten, baina ez zeuden prest egindako guztia galtzen uzteko. Hala, Moztu Filmak eta Sonora Estudios ekoizpen etxeei esker lortu dute aurrera ateratzea oraindik amaitu gabe dagoen «Izenik gabe, 200 x 133» filma.

Interesatzen zitzaiena ez zen hainbeste Zumetaren obra erakustea, nola pintatzen duen ezagutzera ematea baino. Margolaria lotsati xamarra omen da, eta inoiz ez du inoren aurrean lanik egiten, baina dokumentalerako bi koadro margotu zitzala eskatu zioten, eta kamerak berarekin izan ziren hasieratik amaierara arte.

«Segituan ohitu zen eta lanari ekin zion. Batzuetan memoria txartelak aldatzeko gelditu behar genuen, eta berak atseden hartzen zuen, baina ohartu orduko margotzen ari zen berriro eta gu atzetik korrika ibili behar izaten ginen», kontatu zuen Goikoetxeak pasadizo moduan.

Lehen koadroa bat-batean atera zitzaion, eta bigarrenean ez zuen asmatzen eta behin eta berriz ekin behar izan zion Zumetak. «Hori ere interesgarria da, beti pentsatzen dugulako artistek pintatzen dutenean aurretik bozeto bat dutela, ideia bat, baina Jose Luisek zuzenean pintatzen du amaieran zerekin topo egingo duen jakin gabe. Emaitza bilatzen du», aipatu zuen zinemagileak.

Guztira hiru egun eman zituzten artistaren Ataioko estudioan, egun Usurbilen lan egiten duen arren, eta 50 minutu inguruko bi grabaketa lortu dituzte. Dokumentala borobiltzeko azken irudiak Donostiako erakusketan filmatuko dituzte.

Zuzenean pintatzen

Erakusketari, dokumentalaren izenari jarraituz, «200 x 133 Zumeta» izena jarri diote. Bertan ikusi ahal izango ditugu, alde batetik, dokumentalerako egindako bi koadroak, bakoitzak dagokion filmazioa alboan duela. Gerora, dokumentala amaituta dagoenean, bideo horiek laburtu beharko dituzte film luzeegia ez izateko; beraz, honakoa aukera aproposa da sorkuntza prozesu osoa ikusteko.

Horrez gain, gaur bertan artista zuzenean lanean ikusteko aukera izango da, 19.00etan erakusketa publikora ireki eta minutu gutxira hirugarren lan bat pintatuko baitu bertaratutakoen aurrean. Berarekin batera lanean izango ditu 12 eta 8 urteko bilobak, Monika Zumetaren semeak. «Zaharrenari lotsa ematen dio, baina esaten diot hemendik urte batzuetara poztu egingo dela aitonarekin margotu duelako, eta gainera, grabatuta dugulako», kontatu zion haurren amak GARAri. Berarentzat lan berezia da bere aitari buruz ari garelako. «Nik ez dut margotzen baina beti izan dut pintura oso gertu», aitortu zuen.

Zumetak jendaurrean pintatzea gustura hartu duela badirudi ere, bera ere urduri samar dabil, ez baitzaio gustatzen denen arreta piztea.

Erakusketako osagai erakargarriena zuzeneko margolaritza izango bada ere, kalera begirako instalazio bat ere prestatu dute, atentzioa emango duena. Eraikinaren parean dagoen horman artistak iPad-ean marraztutako 500 inguru ilustrazio proiektatuko dira, beste sorkuntza prozesu mota bat ezagutzeko. Segundoro irudiak aldatuz doaz eta lan baten kapa desberdinak ikus daitezke. Irudien proiekzio hau pantaila handi batean ikusi ahal izango da barnealdean ere.

Erakusketa arratsaldez irekiko dute, gaur 19.00etatik 21.00etara, eta bihar eta etzi 17.00etatik aurrera. Honela paretako irudiak iluntzean gehiago nabarmenduko dira.

IZENIK GABE, 200 X 133

Zuzendariei asko kostatu zitzaien dokumentalari izena jartzea, baina azkenean konturatu ziren Zumetak inoiz ez diela izenik jartzen bere obrei -horregatik «izenik gabea»- eta kamera aurrean pintatu zituen bi koadroen neurriak 200 X 133 zirela.

abstraktua

Monika Zumetak adierazitakoaren arabera, bere seme zaharrenak asko margotzen zuen gazteagoa zenean baina jada ez du afizio hori. «Nire aitak dio pintura abstraktuaren muga 8-10 urteetan dagoela, orduan errealismora jotzen dutela».

LOTSATIA

Jose Luis Zumeta gizon itxia omen da, jendaurrean gehiegi agertzea gustatzen ez zaiona. Horregatik ez zen erakusketaren aurkezpen ekitaldira joan. Prentsarekin ere nahiago izan zuen ez hitz egin; prentsaurrekoa amaitzean agertu zen.

Un ejemplo de lo que será la nueva sede de SSD2016EU

En la reunión celebrada por el Patronato de la Fundación Donostia 2016 la semana pasada aprobaron el plan de trabajo para 2013 y dieron un paso más allá camino al año en que Donostia será, junto a la polaca Wroclaw, uno de los focos culturales de Europa. Entre otras cosas decidieron trasladar la sede de la fundación al antiguo parque de bomberos de Donostia y utilizar la planta baja a modo de plaza pública abierta para socializar los procesos creativos y comunitarios que apuestan por el trabajo conjunto, la colaboración y las nuevas formas de hacer y relacionarse.

Es precisamente en ese espacio donde se sitúa la exposición «200 X 133 Zumeta», que Fernando Bernués, director artístico del proyecto DSS2016EU, afirmó que «viene como anillo al dedo para explicar a la ciudadanía lo que queremos que ocurra aquí». Así, el garaje del edificio será un lugar transdisciplinar donde los artistas podrán plantear sus dudas, crear y conocer los procesos del resto, al igual que la exposición abierta estos días sirve para unir pintura y cine, a la vez que muestra cómo se hacen ambos. N.B.

Varios artistas ceden sus obras para ayudar al Tíbet

Si hace unos días terminaba el plazo de la exposición sobre Zumeta organizada en la Sala Kutxa del Boulevard, ayer tomaba forma otra en un espacio muy diferente. La tienda de alfombras Nomada, en la calle 31 de Agosto de la Parte Vieja donostiarra, acoge hasta el 7 de enero «SolidarizARTE», una muestra solidaria donde también participa Jose Luis Zumeta. Junto a él, exponen los pintores Javier Balda, María Chillida y Juan Luis Goenaga, y los escultores, José Ramón Anda, Koldobika Jauregi y Agustina Otero.

La muestra está organizada por la ONG Rokpa que se dedica a ayudar al pueblo tibetano. Nomada había creado anteriormente una colección de alfombras dedicadas a varios artistas vascos, que esta vez han puesto en venta sus obras con intención de recaudar dinero para fomentar la medicina tradicional en el Tíbet. Según Nerea Agirre, secretaria de la ONG en Euskal Herria, los médicos tibetanos saben cómo preparar las hierbas, pero no saben cómo plantarlas, y la sobre explotación está acabando con ellas. Al final, son los más desfavorecidos los perjudicados. Koldobika Jauregi es quizás el artista más implicado en la Rokpa, que tiene intención de ceder un espacio en el museo de medio ambiente que está creando en Alkiza al trabajo de la ONG en el Tibet. N.B.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo