GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

Gabonetako Torneoko bigarren finalerdia jokatuko da

J.L.

Gabonetako Torneoko bigarren finalerdia jokatuko da bihar Etxalarren, 12.00etan. Bai harri-jasotzen, eta bai aizkoran jokatzen ari dira lehiaketa hau, eta bietan izango dira saioak.

Harri-jasotzen Izeta III.ak eta Izeta IV.ak lortu zuten pasa den larunbatean finala jokatzeko txartela, eta oraingoan Izeta II.a eta Telleria II.a Bertizen eta Ariztegiren aurka neurtuko dira.

Bikote bakoitzak bost harri ezberdin erabili beharko ditu. 125 kiloko harri errektangularra, pisu bereko zilindro kopa, 113ko kubikoa, 100eko zilindro zaharra eta pisu bereko bola. Aizkoran Oihan Larretxea eta Xabier Mindegia neurtuko dira. Jexuxmari Mujika, jadanik finalean dago.

Sokatirako lauko Txapelketako bosgarren jardunaldia jokatuko da gaur Artziniegako kiroldegian 17.30ean hasita. 300 kilokoan gizonezkoak arituko dira, eta 260 kilokoan, berriz, emakumezkoak ibiliko dira nor baino nor.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo