GARA > Idatzia > Euskal Herria

Sortzaile prozesuaren barruan, gaur ildo politikoa aztertuko dute

GARA | DONOSTIA

Gaur izango dira Sortzaile prozesuaren bigarren herri batzarrak. Bertan ildo politikoaren nondik norakoak eztabaidatzeaz gain, Oinarri Ideologikoen txostenari egindako zuzenketak bozkatuko dituzte. Guztira 400 zuzenketa alternatibo inguru jaso dira, 90 zuzenketetan barnebildu direnak. Sorturen web orrian (www.sortu.net) eskuragarri dago zuzenketen dokumentua. Gaurko batzarretan eztabaida abiatzeko erabiliko den bideoa ere bertan dago ikusgai.

Orotara 6.000 bat lagunek hartu zuten parte lehen batzarretan. Sortuk dei berezia egin die «beren burua ezkertiar eta independentistatzat dutenei» eratze prozesuan parte hartzera.

Lehen txostenarekin egin bezala, bigarrena ere presoei igorria izan da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo