GARA > Idatzia > Euskal Herria

Euskal Herria ez da salgai!-ren izenean etxe bat erretzen saiatu dira Heletan

GARA | HELETA

Joan den asteburuan Heletako etxe bat erretzeko saiakera izan zen. Erasoa bere gain hartu zuen Euskal Herria ez da salgai!-k, «Sud Ouest» egunkariari eta Irulegiko irratiari jakinarazitakoaren arabera. Mauleko jendarmeriak bertan izandako kalteak baieztatu eta gero, ikerketa Pariseko terrorismoaren aurkako atalaren esku gelditu da. Lanera herritik kanpo joan den bertako familia batena da etxea.

Etxearen jabea den «Heletako familia batek» komunikatu bat igorri du aurreko bi hedabideetara. Adierazpenean familiak euskaraz azaldu duenez: «Heletak gure familiako belaunaldi anitz ezagutu ditu. Hunkia izan den etxea familiako lurretan eraikia izan da. Euskaldunek ez ote dute eskubiderik ondasun familial baten ukaitea? Gogoeta on».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo