GARA > Idatzia > Kultura

IKUSKIZUNA

«Sortuko dira besteak» Gasteizen eskainiko dute

«Sortuko dira besteak» ikuskizuna Gasteizko Principal antzokira iritsiko da Bilboko Arriaga antzokian sekulako arrakasta izan ostean. Gasteiztik Donostiara egingo dute salto bertan parte hartzen duten artistek. Ikuskizunean Eñaut Elorrietak (Ken 7), Alex Sarduik (Gatibu), Mikel Urdangarinek, Pettik, Arantxa Irazustak eta Pier Paul Berzaitzek ahotsa jarriko diete euskal kantautore desberdinen kanten bertsioei. Bernardo Atxagak ere parte hartzen du apropos sortutako testuekin.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo