kuba
Erreformak martxan onean doazela eta sakonago joko dutela dio Raul Castrok
Kuban egiten ari diren erreforma ekonomikoak «martxa onean» doaz eta sakonagoak eta konplexuagoak izango dira, Raul Castro presidenteak atzo adierazi zuenez. Asanblada Nazionaleko Osoko Bilkurari amaiera ematean «gaurkotze ekonomikoa» aztertu zuen. Hala ere, egiten den guztiak «gizarte sozialista, iraunkor eta oparoa» babesteko helburua du, «independentzia eta nazio subiranotasunaren berme bakarra delako», esan zuen. Ez zuen neurri berririk iragarri, baina plana «urrats sendoz» aurrera doala eta «arlo sakonago, garrantzitsuago eta konplexuago batean» sartzen hasi dela esan zuen. Ia 400.000 kubatarrek lan autonomoa edo negozio txikiak martxan jartzeko baimena dute. Presidenteak esandakoaren arabera, arlo hori suspertuko da, arlo pribatuan gara daitezkeen lan jardueren kopurua handituz edota Estatuaren lokalak alokatuz.