GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

Koldo Aldabe | Berria, 2012/12/13

Akordio zabalen aroa

Ez du arrazoirik falta Iñigo Urkulluk: akordio zabalen legegintzaldia izango da, izan beharko du ireki berri den aroak, edo ez da akordiorik egongo. Akordio zabalak, egungo legebiltzarraren osaketak besterik ez duelako ahalbidetzen (...).

Dena den, atzo ez zen irudikatu akordio zabalen aroaren hasiera. Akordio zabalen premiarena irudikatu zen.

Garrantzitsuak dira legegintzaldi honetarako planteatutako gaiak; garrantzitsuegiak Legebiltzarreko lau hormen barruan kabitzeko ere. Urkulluk, gaur lehendakari izendatuko dutenak, Eusko Legebiltzarra jarri du bakegintzaz, normalizazioaz, estatus berriaz, ekonomia pizkundeaz... eztabaidatu eta erabakitzeko gune bakartzat. Asko hazi beharko dute legebiltzarreko lan taldeek era guztietako gizarte eragileen parte hartzea eta haien iritziak aintzat hartzea bermatzeko, atzo irudikatu zena errepika ez dadin; legebiltzarkideak, barruan, eta herritar andana, kalean, lau horma horietatik kanpo. Eta, era berean, Laura Mintegik Urkulluri gogorarazi zion bezala, nekez konpon daiteke euskal auzia, Nafarroa eta Iparralderik gabe.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo