GARA > Idatzia > Eguneko gaiak

BIZKAIKO BERTSOLARI TXAPELKETA: MIRIBILLAKO FINALA

Bakoitzak bereari

p010_f04.jpg

Agin REZOLA | Bertsolaria

Askotan esaten da bertsokera batzuk ez dutela balio txapelketetarako, baina hori ez dela horrela nabarmen gelditu zen atzo. Bertsokera guztiak dira baliagarri txapelketan ere, baldin eta estilo hori muturrera eraman eta perfekzionatzeko gai bada bertsolaria. Horixe izan daiteke atzo Fredi Paiarekin gertatu zena. Bere kolpekako estiloa muturreraino eramatea lortu zuen zortziko txiki eta seiko motzeko ariketetan eta horrek atzoko bigarren txapeldun bihurtu zuen. Sailkapen nagusian, hirugarren. Arkaitz Estiballes eta Igor Elortzaren estiloak ere oso dira ezberdinak, eta, bakoitzak berea muturrera eramaten duenean, ez dira oharkabean pasatzen. Arkaitzen deskribapenezko estiloak gailurra jo zuen ariketa askotan eta oraindik gogoan ditut zortziko handian eta bakarkakoetan egindako lanak. Txapelketa hau ondo prestatzen zenbat lan egin duen ez dago zalantzan jartzerik. Igorren estilo finak ere jo zuen bere gailurra, bereziki buruz buru seiko motzean egindako ariketan. Esan gabe esateko gaitasun hori ez dago guztien esku. Estiballes eta Elortzaren arteko aldea, beraz, ez dira hiru puntu, bakoitzak bere estiloa muturrera zenbat bider eraman zuen baizik.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo