
BAIONA
Giza katea France 3 kateko «Euskal Herri» albistegiaren alde
France 3 telebista kateko «Euskal Herri» tokiko albistegia berriz eten behar dutela-eta, giza katea deitu dute larunbat honetan, 16.30ean, Baionako merkatuan. Hilaren 24tik 28ra ez da albistegirik eskainiko, «France 3 kateko zuzendaritzak dirua aurreztea erabaki baitu». «Omiasainduko bakantzetan jadanik suspenditu zuten albistegia, eta herritarrek zegokion erantzuna eman genuen». Kate publikoari Ipar Euskal Herriko saioa atxiki eta errespetatzeko eskatuko diote Baionan.