GARA > Idatzia > Kultura

OPERA

Diru gutxirekin aritzen diren artistak Akme 012 jaialdian

Akme 012 jardunaldia gaurtik ostegunera egingo da Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Arte Ederren Fakultateko Areto Nagusian, Leioako campusean. Topaketaren laugarren edizioaren goiburua «Low Cost, Emaitza Bikainak» da, eta diru gutxirekin lan egiten duten artistengana hurbiltzea da bere xedea. Era berean, ikasleei arte garaikidearen ikuspuntu hurbila emateko konpromisoarekin bat egingo dute jardunaldiek, eta unibertsitatera hurbilduko dituzte beren berezitasunengatik bertako ikasketa programetan sartzen oso zaila diren praktika artistikoak. Programa: http://www.ehu.es/akme.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo