GARA > Idatzia > Kultura

«Beste bizitza modu bat posible dela erakutsi nahi dugu gure filmetan»

p038_f01_149x121.jpg

Eneko eta Iker Pou

Eskalatzaileak

Sorleku duten Gasteizen bizi dira Eneko eta Iker Pou anaia eskalatzaileak. Hori bai, gogoko dutena egiteko etxetik kanpo egotera guztiz ohituta daude. Aste honetan, baina, Patagoniatik itzuli berri, gurean dira. Izan ere, «Pou anaiak: 20 años de montañas verticales» 75 minutuko ikus-entzunezkoa eta «Nit de bruixes» hiru dimentsiotan egindako bideoa aurkeztu dituzte aurten Bilbon egiten ari den Mendi Film Festival jaialdian.

Alvaro HILARIO | BILBO

Patagoniatik heldu berri dira Pou anaiak. Bertan psicobloc txapelketa batean parte hartu dute; hau da, itsaso gaineko paretak eskalatzen aritu dira. Hori bai, aste honetan zehar ezinbesteko hitzordua dute Bilbon, Kutxabank Mendi Film Festival jaialdian bi film aurkeztu behar baitituzte: atzo ikusgai egon zen «Pou anaiak: 20 años de montañas verticales» 75 minutuko ikus-entzunezkoa eta ostegunean emango den Jordi Canyigueralek zuzendutako «Nit de bruixes» hiru dimentsiotan eginiko zazpi minutuko bideoa. Datorren udaberrian, Himalaiara joango dira egitasmo berri bat gauzatzeko asmoz.

Zer ikusiko du jendeak aurkezten ari zaretan bi lanotan?

Iker: Lehenengoak hogei urteko gure ibilbidea laburbiltzen du. Gauza asko agertzen badira ere, ikusteko erraza da. Gainera, gure azalpenek lagunduta ematen da. Material eza dela-eta, baliteke garrantzitsuena ez agertzea. Hala ere, denetarik dago ikus-entzunezko honetan: Brasil, psycobloca, Himalaia, Kolonbia... Leku piloa agertzen dira, leku asko. «Nit de bruixes», berriz, hiru dimentsiotan eginiko bideoa da, zazpi minutukoa; zinemaldi batean aurkezten dugun lehen aldia da, eta, beraz, «estreinaldi mundiala». Motza izan arren, oso interesgarria da; eskalada beste ikuspuntu batetik jorratzen dugu, bideo jokotik gertu ere egon liteke. 25 metroko bidea da bideoan agertzen dena, sabai ia perfektu bat, atzamar bateko edo biko heldulekuak dituena.

Orain, adibidez, Wallmapu edo Maputxeen Herritik etorri berri zarete. Bisitatzen dituzuen lekuen egoera edota bizitza islatzen al duzue filmetan?

Eneko: Gutxi gorabehera. Filmak, gehienbat, kirol filmak dira, baina bidaietan jendearekin egoten, tokikoekin hartu-emanak izaten, saiatzen gara. Hortaz, gauza horiek guztiak filmetan sartzen ahalegintzen gara. Horrez gain, filmak bukatutakoan, horiek dira ikusleen eraginez solasaldietan agertu ohi diren gaiak.

Jendeak egiten duzuen lana ezagutzea duzue helburu nagusi. Besterik al dago?

Eneko: Gurea normalean ikusten ez den jarduera da. Jendeak badaki zer egin dugun; hau da, pareta bat igo, bide bat zabaldu... Aldiz, ez daki nola egin dugun. Horregatik, eskalada bat egiten dugunean edota espedizio garrantzitsu bat egiten dugunean, filmatu egiten dugu egindakoaren berri emateko. Argazkiak ere ateratzen ditugu. Posiblea bada, profesional bat eramaten dugu; bestela, guk geuk egiten dugu. Bestalde, euskaldunok oso gogoko ditugu kirola eta abentura, baita leku zein kultura ezberdinak ezagutzea ere. Filma ikusiz jendea motibatu nahi dugu. Filmetan beste bizitza bat posiblea dela erakutsi nahi dugu, bulego batean egunero zortzi ordu sartzetik at badagoela beste zerbait.

Teknikoki oso zaila da zuon ahalegina filmatzea, ezta?

Iker: Oso baldintza gogorretan egiten dugu lan, noiz edo noiz kamera poltsikotik ateratzerik ere ez dugu. Jende asko horretaz jabetzen ez bada ere, espedizio batzuetatik jendeari erakusteko materiala ekartzea oso zaila da. Gure lanaren beste alde bat da irudiarena, eta, orduan, beti saiatzen gara zerbait ekartzen jendeari zer egiten dugun erakusteko, baina, sarri, nahiz eta saiatu, ezin da.

El deporte profesional y los patrocinios empresariales, algunos datos de interés

Es bien conocido que el deporte profesional sería inviable sin el patrocinio de instituciones y entidades empresariales. Más allá de fomentar el consumo, hay corporaciones que utilizan este patronazgo para dar una buena imagen de su labor.

Endesa -presidida hasta mayo de este año por Rodolfo Martín Villa- es la accionaria mayoritaria de Endesa Chile, responsable de la construcción en el curso alto del río Bio-Bio de una presa que provocó que las familias indígenas mapuche propietarias del territorio fueran recolocadas en otra zona, además de inundar 14 cementerios de los mapuches. El drama completo puede verse en el documental «Apaga y vámonos», de Manel Mayol. Se rodó durante seis semanas en Chile (2004), y los problemas con las autoridades, que detuvieron durante el rodaje a uno de los asesores y protagonistas del documental, el periodista Pedro Cayuqueo, obligaron a guardar escondidas las cintas en Santiago de Chile durante medio año, tiempo tras el cual se pudo montar el filme en Barcelona gracias a unas copias en Betacam.

Douglas Tompkins, fundador de North Face, es el creador de la ONG The Conservation Land Trust, propietaria de 135.000 ha en los Esteros del Iberá (Corrientes, Argentina), una reserva natural formada por 1.300.000 ha de humedales. Tompkins asegura que donará las tierras a la provincia una vez que tengan el estatus jurídico de parque nacional. La Fundación Iberá patrimonio de Corrientes se opone: «La pretensión es la declaración de parque nacional de esa superficie, prohibiendo la presencia de poblaciones y de toda actividad productiva: ¿Cuál será el destino de los habitantes del lugar y el futuro de esta postergada provincia?». A.H.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo