ZUMAIA
25 urteotan Julene Azpeitia Saria jaso duten ipuinak sarean
Julene Azpeitia Ipuin Lehiaketaren 25. urteurrena dela ospatzeko Zumaiako Udalak orain arte sarituak izan diren ipuinak digitalizatu eta sarean jarriko dituela iragarri du. Ekimenak saridunei ahalik eta zabalkunde handiena ematea eta erraz eskuratzeko moduan jartzea du helburu. Zumaiako Udalak azaldutakoaren arabera, urteen poderioz ezkutuan gelditutako altxor bat zegoela jabetu ziren. Ipuiak Mobi eta Epub formatuan jaitsi daitezke zumaia.net/juleneazpeitia webgunean.