GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

Aizkora

Mindegiak eta Mujikak jokatuko dute Gabonetako Torneoko finala

J.L.

Jexuxmari Mujikak eta Xabier Mindegiak jokatuko dute gaur Bilboko La Esperanza pilotalekuan Gabonetako Torneoko finala. Ekinaldia 12.00etatik aurrera hasiko da.

Finalerdietan biek oso erraz lortu zuten finalerako bidea egitea. Mindegiak Oihan Larretxeari irabazi zion, eta Mujikak, aldiz, Zubiagari.

Urrezko Aizkorako lan bera egingo dute, eta emozio handia espero da. Ekinaldi guztietako denborak batu, eta amaieran onenak irabaziko du Gabonetako Torneoa.

Urrezko Aizkora ere abiatzear dago, izan ere, abenduaren 27an hasiko da Otsagabian. Aurten bi mailatan bakarrik jokatuko da, Urrezko Mailan, eta Zilarrezko Mailan. Aurreko urteetan jokatu den gazteen lehiaketarik aurten ez da izango.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo