GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

Berria | Iñaki Petxarroman 2012/12/20

Zuzendari bat auzitegian

Iñaki Soto Gara-ko zuzendariak Auzitegi Nazionalean deklaratu du, eta bere egunkarian argitaratutako gutun batengatik terrorismoa goratu izana leporatuta auzipetu dute. Larria izanagatik ere, ez du inor ustekabean harrapatuko albisteak. Azken urteotako historia jarraitu duenak badaki herri honetan adierazpen askatasunak nolako osasun eskasa duen. Badaki Javier Salutregi Egin-eko zuzendaria eta Teresa Toda zuzendariordea oraindik ere preso daudela, Martxelo Otamendi eta Egunkaria-ko zuzendaritzako beste hainbat kide torturatu egin zituztela, Egin (egunkaria eta irratia), Egunkaria eta Ardi Beltza itxi (...).

Iñaki Sotoren auziak agerian utzi du, berriz ere, Euskal Herrian hedabide bat izatea ez dagoela bakarrik irakurle eta jarraitzaileen fideltasun eta konpromisoaren menpe, baizik eta Madrilgo epaile eta agintarien unean uneko gogo eta estrategien menpe. Eta berriz eman digute abisu: bagara, baina bakarrik haiek nahi duten arte.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo