GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

deia | Rikardo Arregi 2012/12/19

Depardieu

Ezagutuko duzue, leku guztietan agertu baita, Gerard Depardieu aktore frantsesaren kasua: (...) Belgikara joan da bizitzera zerga gutxiago ordaintzeko; pasaportea, osasun txartela eta ez dakit zer gehiago ere atzean utzi omen du. Badirudi frantsesa izateari utzi nahi diola, baina ez du esan belgikarra izan nahi duenik (...). Osasun txartela uzteko eman duen argudioa, berak ez duela Frantziako osasun sistema publikoa inoiz erabili, gertaera honetan dagoen xehetasun nazkagarriena da nire ustez.

Aberats askok egin du Depardieuk egin duena, Frantzian eta Frantzia ez diren lekuetan. (...) badirudi nazioa edo nazionalitatea aldatzeko jolas horretan aberatsek bakarrik parte hartu ahal dutela (pobreak etorkin pobreak dira beti). Aberatsek, gainera, Monako edo Andorra bezalako lekuak aukeratu ohi dituzte. Nazioa aldatzen duten horiek oso abertzaleak dira gehienetan: herria bihotz-bihotzez maite dute, edo hori diote behintzat, eta harro agertzen dira herria, aberria, nazioa edo dena delakoa ordezkatu dutelako kirolean zein eremu artistikoan. Ai, baina badirudi abertzaletasuna gutxiagotzen dela sosak tartean sartzen direnean. (...) oso desberdina baita abertzalea izatea bandera paparrean (erraza), eta aberkideen usain txarra eta osasun gaiztoa jasatea, zergak ordaintzea alegia. (...)

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo