GARA > Idatzia > Kirolak> Futbola

CFA Maila

Avironek ez du garaipena lortzeko aukerarik txikiena ere izan

AVIRON 1

ST. ETIENNE B 3

Jon LEUNDA

Oker, oso oker amaitu du Avironek urtea. Ekainean N1 maila galdu zuen, eta abenduan, berriz, CFA mailako jaitsierako postuan dago. Saint Etiennen bigarren taldearen aurka ere astindua hartu zuten, eta, merezitakoa, gainera.

Kanpotarrek merezita irabazi zuten, aukerarik gehienak beraienak izan baitziren. Ximun atezainagatik izan ez balitz, gainera, litekeena da markagailuan aldea are handiagoa izatea. Avironek inoiz ez zuen izan irabazteko aukerarik. Gola ere, luzapeneko denboran iritsi zen, eta ordurako dena erabakita zegoen. Baionakoek konpontzeko gauza asko dauzkate.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo