«Bilbao-New York-Bilbao» japonierara itzulitako urteko liburu onenen artean
GARA | BILBO
Kirmen Uriberen «Bilbao-New York-Bilbao» eleberria 2012. urtean japonierara itzulitako hiru liburu onenen artean hautatu du «Mainichi» egunkariak, Japoniako handienetakoak, Mikhail Shiskin errusiarraren eskutitzen liburuarekin eta Sholem Aleichem errusiarraren «Tevye» lanarekin batera.
Nami Kanekok egin zuen Kirmen Uriberen nobelaren itzulpena eta Hakusui Sha argitaletxeak kaleratu zuen joan den urrian. Zerrendan, Roberto Bolaño txiletarraren «2666» eta Irene Nevirovski ukrainarraren «Suite Française» ere ageri dira.
«Mussche»
Bestalde, Uribek bere bigarren eleberria atera berri du, Mussche izenekoa, Susa argitaletxearekin. Bertan, Carmen dugu protagonista: 1937ko maiatzean milaka haur atera ziren Santurtzitik erbestera. Horien artean, Carmen, zortzi urteko neskatoa. Ganten, Flandesen, idazle baten etxean hartuko du babesa. Idazlearen bizitza erabat aldatuko da neska ezagututa.