GARA > Idatzia > Kultura

Azkena jaialdiaren bi egunetarako bonuen lehen eskaintza hasiko da gaur

GARA | GASTEIZ

Gasteizko Azkena Rock jaialdiaren hamabigarren edizioa hiru egunetik bira igaroko da eta 2013. urteko uztailaren 28an eta 29an ospatuko da, jada ohikoa den Mendizabalako gunean. Gainera, gaur jaialdiaren bi egunetarako bonuen lehen eskaintza hasiko da, Last Tour International-ek jakinarazi duenez.

Bi eguneko bonuaren lehenengo eskaintza 54 euro gehi banaketa gastukoa izango da, eta urtarrilaren 29ra arte egongo da indarrean. Gainera, ARF Passport dutenek bost euroko deskontua izango dute eskaintza honen baitan. Halaber, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Bonua izan eta oraindik gastatu ez dutenek, bonu hori erabil dezakete urtarrilaren 18ra arte jaialdirako bonuak erosteko.

Gasteizko Azkena Rock jaialdiaren antolatzaileek ean dutenez, 2013. urtean ospatuko den hamabigarren edizioaren lehen taldeen izenak «aurki» jakinaraztea espero dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo