GARA > Idatzia > Euskal Herria

Irregulartasunak salatu dituzte Uribe Kostako Mankomunitatean

GARA |

Uribe Kostako Mankomunitateko udalerrietako Bilduko zinegotziek prentsaurrekoa eskaini zuten atzo Sopelan, mankomunitatean ikusi dituzten irregulartasunak salatzeko eta horren funtzionamendua eta antolaketa Aldundiak berak ezarritako arauetara egokitzeko eskatzeko.

Azaldu zutenez, Anabel Landa EAJko Berangoko alkatea da presidentea eta «urteetan zehar, eta PNVk gehiengo osoa izan ostean», Bildu iritsi denetik, «irregulartasunak azaleratzen» hasi dira. Hasteko, mankomunitateak «ez zituen Aldundiak ezarritako aldaketak estatutuetan islatu, eta legalki hainbat zulo dituen, irregulartasunez josita dagoen eta eguneratuta ez dagoen araudi bat dago indarrean», salatu dutenez.

Diotenez, foru arauaren arabera Biltzar Nagusiak onartu beharko lituzke aurrekontuak, baina Uribe Kostako Mankomu- nitatean Osoko Bilkurak funtzionatzen du organo goren legez, «Aldundiak ezarritako oharrei muzin eginez», eta gainera, «ez du hauteskundeen errealitatea islatzen, hots, ez du foru araua betetzen».

Koalizioak nabarmendu duenez, «herri guztiek ez dute dagokien ordezkaritza», eta estatutuetan agertzen ez diren bi organo ditu lanean: batzordeak (hiru) eta Gobernu Batzordea, eta ordezkari bakoitzak 77,91 euro jasotzen du batzorde bakoitzeko.

Deigarria da, bestalde, aurrekontuen onarpenerako jarraitzen duten eredua, osotasunean bozkatzen baitute herriek, arlo guztietan erkidetuta ez badaude ere. Horren ondorioz, Bilduk salatu du Berangoko Udalak berak Euskara arloan erkidetuta ez badago ere, aurrekontuan murrizketak egitea erabaki denean, lehendakaritzatik zetorren propo- samena» bozkatu du, «arlo guztietan erkidetuta dauden herrien moduan». Horretaz gain, herriak «era irregularrean mankomunatu eta desmankomunatu» direla adierazi du koalizioak.

Egoera horretan, indarrean dauden organoak eta funtzionamendua arautzeko eta estatutuak Foru Araura egokitzeko eskatzearekin batera, 1995etik hona hartutako akordioen «baliagarritasuna» aztertuko duen batzordea eratzea eskatu dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo