GARA > Idatzia > Kultura> Ikus-entzun

Imanol Lazkanoren azken plaza ETB-1en

Azpeitiko bertsolariak joan den igandean esan zion agur jendaurrean kantatzeari. «Hitzetik Hortzera» telebista saioak Lazkano omenduko du haren azken emanaldia eskainiz gaur eta etzi.

p045_f01.jpg

GARA | DONOSTIA

Imanol Lazkano Gaztelu bertsolariak plaza kantua utziko zuela iragarri zen urte hasieran. Bere hitza bete eta joan den igandean, hilaren 23an, eskaini zuen bere azken plaza, Azpeitian bertan egindako bertso-jaialdian.

Jon Artano kazetariak gidatuta, asteburu honetako «Hitzetik Hortzera» saioa Lazkanori eskainia izango da. Bertsolariaren azken emanaldiko irudi hunkigarriak emango dituzte, baita Artanorekin San Tomas egunez sendiaren etxean izandako solasaldi atsegina ere.

Hirurogei urteko bertsolaritza ibilbideaz mintzatzeaz gain, Azpeitiko plazan mokadutxoa egin zuten festara joan aurretik, eta urteroko bertso saiora joandako beste bertsolariekin egin zuten topo. Han ziren Amaia Agirre, Millan Telleria, Beñat Lizaso eta Iñaki Murua, Sebastian Lizaso gai jartzaile zutela. 23ko jaialdian bestelako kideak ere izan zituen alboan Lazkanok.

SAIO HUNKIGARRIA

Lazkanori eskainitako saioa gaur emitituko dute 21.00etan ETB-1en eta igandean 15.00etatik aurrera. EITB Nahieran, Interneten, ere izango da ikusteko aukera.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo