GARA > Idatzia > Kultura

Basque Culinary Centerrek gazteentzako hiru eguneko programa jarri du abian

p038_f07_98x89.jpg

GARA | DONOSTIA

Basque Culinary Centerrek hiru eguneko programa bat jarriko du abian 12 eta 17 urte arteko nerabeentzat. Ekimen horretan guztira 14 nerabek hartuko dute parte.

Udako gastronomia-kanpamenduak izandako arrakastaren ondoren, lantegi trinko horrekin, BCulinary Neguan ekimenak gastronomia gazteengana gerturatu nahi du.

Hiru egunez, parte-hartzaileak gastronomiaren munduan barneratuko dira hainbat jardueraren bitartez. Hona hemen horietako batzuk: hornidura-azoketako sasoiko barazki-postuetara joatea, maisu gozogileen eskutik turroia egiten ikastea eta, batez ere, kozinatzea.

Urtarrilaren 2an, asteazkena, ikasleak Basque Culinary Centerretik Ordiziako azokara joango dira, Ordiziako Xabier Martinezek lagunduta, eta gero, herrian bertan, D'elikatuz interpretazio zentroa bisitatuko dute. 3an eta 4an, berriz, menu bana prestatu beharko dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo