GARA > Idatzia > Kultura

EGOk urte hasierako birari ekingo dio Victoria Eugenia antzokian

GARA | DONOSTIA

Euskal Herriko Gazte Orkestrak (EGO) kontzertua eskainiko du urtarrilaren 4an Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, urte hasierako biraren baitan. Emanaldia 20.00etatik aurrera eskainiko dute eta sarrerak 9 euroan daude salgai Donostiakultura.com webgunean.

Bertan Dmtri Shostakovitx-en «110 Kamara sinfonia» eta Wolfgan Amadeus Mozarten «K 364 sinfonia» eskainiko dute. Lehendabizikoa hari-instrumentuetako laukote batek jotzeko prestatu dute. Bigarrenean, berriz, bakarlariek izango dute protagonismoa.

Hain zuzen ere, Julen Zelaia Ziak biolina joko du eta Maria Rallo Muguruzak, biola, Juan Jose Ocon zuzendariaren gidaritzapean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo