Bergarako Amodiozko Gutunen Lehiaketako epea zabalik
GARA |
Amodiozko Gutunen Lehiaketako XXI. edizioa izango da 2013koa, eta zabalik dago lanak aurkezteko epea. Azken eguna urtarrilaren 7a izango da, eta 1998an edo lehenago jaiotako edozein pertsonak parte har dezake.
Lan guztiek jatorrizkoak, argitaragabeak eta euskaraz idatziak izan beharko dute. Lanek gutun forma izan beharko dute eta eskuz zein ordenagailuz idatzita aurkeztu ahal izango dira. Lanen luzera ezin izango da bi orrialde baino gehiagokoa izan.
Sari banaketa otsailaren 14an izango da, San Balentin egunean, Bergarako kultur etxean. Gutun onenarentzako saria 500 eurokoa izango da, eta bigarren sailkatuarentzat, 250 eurokoa. Bergarar onenarentzako saria, berriz, 150 eurokoa izango da; eta beste horrenbeste jasoko du 26 urtetik beherakoen artean onenak. Argibide gehiagorako: 943 76 36 61.